Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Berrogeita hamar lagun inguru biztanleriaren zahartzeari aurre egiteko irtenbide bila aritu dira ekintzailetzari eta zilarrezko ekonomiari buruzko Hackathonen

2022/10/05

  • Bizkaiko erreferentziako hiru erakundek erronka bana planteatu diete ikasleei, profesionalei, ekintzaileei eta silver kolektiboko pertsonei adinekoen beharrei erantzuteko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko.

Joan den irailaren 30ean eta urriaren 1ean, ekintzailetzari eta zilarrezko ekonomiari buruzko Bizkaiko Hackathona egin zen Urduliz Dorrean, Nagusi Intelligence Center, 42 Urduliz, Mondragon Unibertsitatea, Secot eta Bizkaia Talent erakundeek antolatuta.

Bizkaiko erreferentziako hiru enpresatako ordezkariek (Biolan -Osasuna & Ongizatea-, Lookiero -Retail & Digital- eta Bilboko Arte Ederren Museoa -Artea & Teknologia-) beren erronkak planteatu zizkieten ekitaldira bertaratutako 56 lagunei. Hainbat profil eta prestakuntza-mailatako parte-hartzailez osatutako diziplina anitzeko zazpi lantaldetan banatuta, irtenbideak elkarlanean bilatu zituzten.

Ekitaldian, ekintzailetzan adituek eta silver kolektiboko profesional eta erabiltzaileek mentoring-zeregina bete zuten taldeekin, parte-hartzaileek beren proposamena ahalik eta gehien egokitu ahal izateko erakundearen beharrera.

Zilarrezko ekonomiarako programa
Bilkuran, Bizkaia Talenten Zilarrezko Ekonomiarako Bizkaia Programa 2022-2023 ere aurkeztu zen, zeinak zilarrezko ekonomian espezializatzeko unibertsitate-master bat partzialki finantzatzen duen. Programa hau goi-mailako prestakuntza duten pertsonentzat da, eta zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza, ezagutza eta gaitasunen garapena maila gorenean sustatzea du helburu, Bizkaiak biztanleriaren zahartzeari aurre egiteko erronkak dakartzan beharrei eta harekin lotutako produktu eta zerbitzuen gero eta eskari handiagoari erantzuteko profesional prestatuak izan ditzan.

IKUSI ARGAZKI GALERIA OSOA

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×