Bizkaia Talent

Albisteak

Bilbo, Estatuko hiririk zoriontsuena

  • Euskal hiriburua Espainiako Estatuko hiririk zoriontsuena da, 2023ko Happy City Index sailkapenaren arabera, eta mundu-mailan 69. postuan dago.

Mundu osoko hirietako zoriona aztertzen duen zerrendak, Londresko Institute for Quality of Life eta Happy City Hub erakundeek egiten duten Happy City Index delakoak, Espainiako Estatuko hiririk zoriontsuena izendatu du Bilbo 2023ko rankingean. Mundu-mailako sailkapenean, berriz, 69. postuan dago munduko 200 hiririk zoriontsuenen artean.

Txostenak herritarren bizi-kalitatea eta zoriontasun-sentsazioa neurtzen ditu, 24 jarduera-alor aztertuz, bost kategoria hauetan banatuak: biztanleria, gobernantza, ingurumena, ekonomia eta mugikortasuna. Bilbok 1.464,4 puntu lortu ditu guztira, honela banatuta: biztanleria (319,1), gobernantza (288,1), ekonomia (255,9), ingurumena (307,3) eta mugikortasuna (294,0).

Bizkaiko hiriburua Estatuko hiririk zoriontsuena izendatu dute, hainbat arrazoirengatik, hala nola biztanleen ongizatearekin konprometituta dagoelako, kultur eskaintza zabala duelako, hiri lasaia delako edo garraio publiko egokia dagoelako. Azken batean, urte osoan gozatzeko hiri bizi eta bikaina delako.

Estatuko hiriei dagokienez, Bilbo (69.a) eta gero Madril (95.a), Bartzelona (115.a) eta León (119.a) daude. Mundu-mailako sailkapenean, Danimarkako Aarhus hiria da hiririk zoriontsuena, eta jarraian Amsterdam (Herbehereak) eta Bergen (Norvegia). Lehen hamarren arteko gainerakoak Brisbane eta Canberra (Australia), Eskilstuna (Suedia), Geneva (Suitza), Helsinki (Finlandia), Jönköping (Suedia) eta Londres (Erresuma Batua) dira.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×