Bizkaia Talent

Albisteak

Ondo baino hobeto prestatutako nazioarteko hamarretik gora profesionalek Bilboko hiri-eremu bereizgarrienak ezagutu dituzte bizkaia talentek antolatutako jardueran

Apirilaren 29an, ostirala, Relocation Zerbitzuko erabiltzaileak diren nazioarteko hamarretik gora profesional prestatu-prestatuk Bilbao BBK Talentekin batera antolatutako Tourné Underground jardueran parte hartu zuten. Profesional horiek, hain zuzen ere, Italiakoak, AEBkoak, Irangoak, Austriakoak edo Indiakoak dira, besteak beste.

Bizkaia talenteko Relocation Zerbitzuak antolatu ohi dituen jarduera horiek behar den moduko plataforma sortzea daukate helburu, ondo baino hobeto prestatutako nazioarteko profesionalek lotune eta lankidetza pertsonal zein profesionalak garatu ditzaten.

Arratsaldean, profesionalek bizikleta-ibilbidea egin zuten, Bilboko beste aurpegi batzuk arte berritzaileenaren ikuspegitik ezagutzeko. Horretarako, Bilboko auzo esanguratsuak zeharkatu zituzten; esate baterako, Bilbo Zaharra, Zorrotzaurre edo Botikazar.

Ibilbide horretan, zuzen-zuzenean ezagutu ahal izan zituzten hiriko artea, artelan publikoak, zentro kulturalak, jaialdiak eta sortzen ari diren beste ekimen berritzaile batzuk. Oso ibilbide zirraragarria eta dibertigarria izan zen, eta Bilboko kultura garaikidea ezagutzen duen tokiko gidariak eman zizkien behar besteko azalpenak.

Hartara, gidariak honako proposamen hauen berri eman zien: eremuen birsorkuntza, zentro kultural bihurtutako harategi zaharrak edo gaur egun beste erabilera batzuk dituzten Bilboko iragan industrialeko eraikinak.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×