Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent eta Copenhagen Capacity, talentua kudeatzeko estrategiaren eredu europar Hagako Captains Conferencen

  • Bizkaia Talentek ICP Captains’ Conferenceren hamargarren edizioan parte hartu zuen, Holandako Haga hirian, non azaldu zuen nola sartzen den harremanetan Euskadi beraren diasporarekin, Be Basque Talent Network estrategiaren baitan Big Data eta adimen artifizialeko teknologiak erabiliz.

Euskadi talentuaren kudeaketaren arloko erreferentziazko zentroetako bat bihurtu da, Europan, aniztasuna talentuarekin loturiko politiketarako funtsezko osagai gisa kudeatzeko orduan egiten duen lanagatik. Halaxe berretsi zuen, duela gutxi, Global Talent Competitiveness Index delakoak, hots, mundu osoko herrialdeen eta hirien lehiakortasuna aztertzen duen mundu-mailako erreferentziazko indizeak. Bada, Bilbao-Bizkaia 32. postuan ezarri zuen, 90 herrialde aztertu ondoren, eta Be Basque Talent Network mundu-mailan jarraitu beharreko hiru ereduen artean, Copenhagen Capacity (Copenhague) eta Brainport (Eindhoven) ekimenen ondoan.

Hain zuzen, Bizkaia Talentek talentua erakartzeko, atxikitzeko eta lotzeko duen esperientziaren berri eman zuen Hagan egindako biltzarrean. Ivan Jimenez, Bizkaia Talenten zuzendari gerentea, goi-mailako prestakuntza duten profesionalak erakartzeko eta atxikitzeko moduaz aritu zen, mundu-mailako egungo erronkei aurre egiteko, eta tresna berritzaile eta paregabe zenbait erakutsi zituen, esaterako, talentuaren euskal behatokia eta talentuaren euskal mapa, Big Data aztertzeko eta profesionalak munduko 100 herrialdetan baino gehiagotan harremanetan jartzeko online-teknologietan oinarrituak.

Jimenezek azpimarratu zuen Bizkaia Talenten estrategiaren oinarria dela “atzerrian bizi diren euskal profesionalak etxera itzul daitezen adoretzea, Euskadiko lan-aukera eta eragile onenekin harremanetan jarrita; horrez gain, herrialdeak industriari, berrikuntzari eta ikerketari dagokienez eskaintzen dituen aukeren gaineko kontzientzia sustatzen dugu haiengan. Hori guztia Euskaditik joan zirenak edo, beste barik, denbora batez gure artean lan egin eta orain itzultzea erabaki dutenak atxikitzeko eta laguntzeko estrategia oso garrantzitsuarekin bat eginda”.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×