Bizkaia Talent

Albisteak

IK4-IKERLANek talentua erakartzeko eta garatzeko estrategia indartu du

Zentroak 2015ean 30 pertsona baino gehiago kontratatzea aurreikusi du

“IK4-IKERLANen nortasunaren ikur nagusienetako bat talentua garatzeko ardura da, etorkizunean gure empresa sarea lehiakorragoa izan dadin”

IK4-IKERLAN, talentu bila. 2015. urtean zehar, euskal zentro teknologikoak prozesu bat izango du martxan, etxean 30 pertsona inguru sartzeko, bere ahalmenak indartzeko. Ez da kanpaina puntual bat, aitzitik, estrategia baten oinarria da, etorkizunean zentroaren eta bere bezeroen lehiakortasuna bultzatzeko.

IK4-IKERLANeko Pertsonen arloko zuzendaria den Ion Etxeberriak azaldu duenez, “pertsonak dira IK4-IKERLANen proiektu kooperatiboaren motor nagusia, eta talenturik onena bilatzeko eta garatzeko dugun ardura da zentroaren nortasunaren ikur nagusietako bat”. “Sartzen diren pertsona berriek profesionalki garatzeko aukera izango dute maila teknologiko handiko zentro batean, zeinak enpresa, unibertsitate eta erakundeen errekonozimendu handia duen”, gehitu du.

IK4-IKERLANek elektronika, telekomunikazio, mekanika eta softwarearen inguruko profilak bilatzen ditu. Lan eskaintzak zentroaren webgunean eskuratu daitezke.

Eginkizunak

Sartzen diren teknologo eta ikertzaileek mota askotako proiektuetan lan egingo dute. Alde batetik, industri transferentziako proiektuetan parte hartu ahal izango dute enpresa sareko erreferentzia handiekin, horien artean egonik CAF, Orona, Alstom, Fagor Arrasate, ULMA Taldea, Copreci eta Fagor Automation, besteak beste, eta Laulagun, ABC edo Tifell bezain enpresa txiki eta ertain garrantzitsuekin. Gainera, sartzen diren pertsonek erakundearentzat estrategikoak diren beste arlo berri batzuetan ere lan egingo dute.

Horrenbestez, abangoardiako teknologiak garatzen dituzten proiektuetan sartuko dira, etorkizunean enpresa sarearentzako soluzio berrietan gehitzeko. Proiektu horiek zentroaren ikerketa lerro desberdinetan kokatzen dira, hala nola: sistema txertatuak, potentziako sistema elektronikoak, fidagarritasun estrukturala eta mekatronika, industri inguruneetarako mikrosistemak, mantentze lanetarako sistema adimendunak eta biltegiratze elektrikoa eta kudeaketa termikoa.

Arrazoi horiek tarteko, IK4-IKERLAN helmuga ezin hobea da profesionalki prestatzeko eta hazteko, eta sartzen diren pertsona berriek aurkituko duten lan filosofia izango da teknologia berriak ernamuintzen diren lekuak identifikatzea eta garatzea, ondoren gure bezeroen produktu eta zerbitzuetan sartzeko.

Talentuaren harrobia

“Ahalegin handia egiten dugu gure profesionalak erakartzeko, lehen etapa batean erreferentziazko unibertsitateekin lankidetzan (unibertsitateko bigarren eta hirugarren zikloak), eta ondoren garrantzi handiko proiektuetan parte hartuz”, segurtatu du Etxeberriak. Ahalegin horri esker, zentroa talentuaren harrobi bihurtu da, bere beharrak asetzeaz gain, inguruko enpresei ere profil espezializatuak eskaintzen diena.

Enpresek asko eskatzen dute langileek IK4-IKERLANen lortzen duten esperientzia, eta zentrotik igarotzen diren pertsona gehienek produktu eta zerbitzu berriak garatuz jarraitzen dute beren ibilbide profesionala, zeinetan teknologiak oinarrizko rola jokatzen duen.

Azpimarratu daiteke azken urteetan batez beste 45 doktore tesi egon direla martxan, enpresa sareak gero eta gehiago eskatzen duen maila handiko prestazioa izanik; izan ere, IK4-IKERLANen prestatutako doktoreen %85 ondoren zentroaren bezero diren enpresetako batean hasten dira.

Etxeberriak nabarmendu duenez, zentroan doktore tesia garatzera sartzen den pertsonak IK4-IKERLANen erakunde laguntzaileen sare zabala izango du bere esku: “IK4-IKERLANen sartzen diren pertsonek Europako zentro eta unibertsitaterik garrantzitsuenekin lankidetzan aritu ahal izango dira”.

Izan ere, azken urteetan zentro teknologikoak lankidetza sare garrantzitsu bat ehundu du nazioartean, 20 erakunde baino gehiagoren partaidetzarekin. Sare horretan hainbat izen azpimarratu daitezke, hala nola Lausanako Eskola Politekniko Federala (EPFL), edo Aachen, Lovaina edo Zuricheko unibertsitateak, eta horrek aukera ematen die IK4-IKERLANeko ikertzaileei doktore tesiak egiteko eta nazioartean egonaldiak egiteko.

“Nabarmendu nahi nuke IK4-IKERLANen, gure inguruneko talenturik onena erakartzeaz gain, kanpoan dauden pertsona batzuek berriro ere gure industri sarearentzat lan egin ahal izatea”, azpimarratu du Pertsonen arloko zuzendariak.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×