Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Europako Batzordeak Ikerbasque saritu du, Euskadira talentu ikertzailea erakartzeko egiten duen lanagatik

2018/06/14

  • Ikerbasquek, zientziarako euskal fundazioak, “HRS4R Excellence in Research” zigilua berritzea lortu du, Europako Batzordeak ikertzaileak erakartzeko estrategia aintzat hartuta banatzen duena.

Ikerbasquek, zeinaren jardunaren funtsezko ardatza den talentu ikertzailea erakartzeko gune izatea, “HRS4R Excellence in Research” zigilua berritzea lortu du, hots, Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak ikertzaileen hautaketa, kontratazio eta finkapenari dagokionez Europan erreferentzia diren erakundeei ematen diena.

Batzordearen txostenaren arabera, fundazioa saritu da lan bikaina egiten duelako zientzialariak erakartzeko estrategian eta politikan, ebaluazioaren zorroztasunean, kode etiko eta jokabidezko zorrotza betetzean, eta talentua erakartzeko prozesu osoaren etengabeko hobekuntzan oinarrituta.

Ikerketarako Giza Baliabideen Estrategiak, Europako Batzordearen ekimena denak, talentua Europara erakartzea eta bertan geraraztea du helburu, hala nola mugikortasuna sustatzea, ikertzaile-ibilbidearen garapena bultzatzeko lan-giro ona ziurtatzea eta enplegua zein hazkunde ekonomikoa sustatzea, lan-merkatu lehiakor, garden eta irekia ezarrita.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×