Bizkaia Talent

Albisteak

Ikerbasquek 20 ikertzaile kontratatzeko Research Fellows 2020 programaren deialdi berria ireki du

  • Deialdi honetan aurkezteko, doktoregoak 2009ko urtarrilak 1 eta 2017ko abenduak 31 bitartekoa izan behar du

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, post-doc ikertzaileei zuzendutako 20 lanpostu eskaini dituen deialdia zabaldu du 2020. urtean. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta ikertzaileen harrera-zentroek finantzatzen dituzte, eta ondorioz, ezinbestekoa da zentro honen babesa adierazten duen gutuna izatea.

Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzaile gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskaintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetentziak lortu beharko dituzte urte hauetan. Ikerbasquek zientzia-komunitateari epe luzeko ikerketa ibilbidea eskaintzeko konpromisoa izango du.

Emakumeen hautagaitzak bereziki ongi etorriak izango dira. Hautagarritasun aldia luzatu egin ahalko da egoera berezietan, hala nola amatasuna.

Deialdiari buruzko informazio gehiago: calls.ikerbasque.net

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×