Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Ikerbasquek 20 ikertzaile kontratatzeko Research Fellows 2019 programaren deialdi berria ireki du

2019/01/18

  • Eskaerak egiteko deialdia martxoaren 15a arte egongo da irekita

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 lanpostu eskaini dituen deialdia zabaldu du 2019 urtean. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta ikertzaileen harrera-zentruek finantzatzen dituzte, eta ondorioz, ezinbestekoa da zentru honen babesa adierazten duen gutuna izatea.

Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzaile gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskaintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan. Ikerbasquek zientzia-komunitateari epe luzeko ikerketa karrera eskaintzeko konpromisoa hartzen du.

20 lanpostu doktoratu ondoko gazteentzat: Ikerbasque Research Fellows

  • 5 urteko kontratuak, azken urtean ikertzaileak ebaluatuak izan daitezke eta kontratu iraunkorrak lortzeko aukera izango dute
  • Doktoradutza titulua 2008ko urtarrila eta 2016ko abenduaren artean lortu izana
  • Atxikipen Zentruaren onarpen gutuna ezinbestekoa da
  • Emakumezkoen eskaerak ongietorriak izango dira bereziki
  • Epemuga: Martxoak 15. 13:00 CET

Deialdiari buruzko informazio gehiago: calls.ikerbasque.net

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×