Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Euskadi, eskualde-mailako gizarte-aurrerapenari buruzko taula europarraren goialdean

2021/01/21

  • Estatuko eskualdeen artean, buruan dago Euskadi, eta Europan ere nabarmen egiten ari da aurrera, azken lau urteotan sailkapenean 54 postu igota

Berriki, Europako Batzordeak 2020ko Gizarte Aurrerapenaren Indizea argitaratu du, zeinak Europako eskualde guztiek azken lau urteotan izandako bilakaeraren alderaketa egiten duen. Indizeak eskualdeetako gizarte-aurrerapena neurtzen du, NUTS2 mailan izandakoa, hain zuzen; horretarako, deskribaturiko hamabi osagai aztertzen ditu, guztira berrogeita hamabost gizarte- eta ingurumen-adierazleren artean, alderdi ekonomikoak apropos utzita alde batera. Indize honetako adierazleak esparru komun baten inguruan multzokatzen dira, eta esparru hori hiru atalez osatuta dago: oinarrizko giza beharrak, ongizatearen oinarriak eta aukerak.

100 puntutik 73,9 lortuta, eta ia beste 2,5 puntu batuta 2016. urteari dagokionez (71,41), Euskadik nabarmen egin du aurrera Europan azken lau urteotan: 2016an, 102. postuan zegoen; orain, berriz, 48.ean, 240 eskualderen artean. Batezbesteko europarra 66,7 puntukoa da, eta sailkapenaren lehen 10 postuetan Europako iparraldeko eskualde suediar, finlandiar eta danimarkarrak daude.

Espainiako Estatuan, Euskadik du indizerik handiena gizarte-aurrerapenaren alorrean. 2016an bigarren indizerik handiena zuen, baina orain lehen postua erdietsi du, eta atzetik Nafarroa (73,61), Errioxa (71,69), Aragoi (70,80), Kantabria (70,50) eta Madrilgo Erkidegoa (69,70) ditu. Katalunia topatzeko, hamabigarren postura jo behar da (67,10).

Azkenik, nabarmendu beharra dago Euskadik aipatu hiru ataletan lortu duela orain dela lau urteko puntuazioa gainditzea: oinarrizko giza beharrak, 84,31tik 86,20ra; ongizatearen oinarriak, 67,59tik 72,40ra; eta aukerak, 63,16tik 63,90era.

INFORMAZIO GEHIAGO 2020KO GIZARTE AURRERAPENAREN INDIZEARI BURUZ

Euskadiko kalifikazio-txartela. Iturria: https://ec.europa.eu

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×