Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student euskal taldeak bere historiako postu onena lortu du txapelketako lasterketan, Silverstonen lau sari irabaztean

2018/01/05

 

Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EHU) Formula Student Bizkaia taldea Silverstoneko nazioarteko txapelketan lehiatu da, eta zenbait finaletara heldu da lehen aldiz. Hain zuzen ere, lau sari eta bere historiako postu onena lortu du Erresuma Batuko 1 Formulako zirkuitu profesionalean igandean egindako lasterketan.

Etorkizuneko ingeniari hauek garatutako ibilgailua 24 herrialdetako 2.000 ingeniaritza-ikaslek garatutako 118 ibilgailurekin lehiatu da, eta nagusi dela erakutsi du. Izan ere, honako sari hauek lortu ditu bertan: Ibilgailu Elektriko Onenaren Saria; Business Case probako Lehenengo Saria, proiekzio komertzial handieneko prototipoa izatean; Azelerazioaren Bigarren Saria, 4,229 segundoko marka lortzean; eta Diseinu Onenaren Bosgarren Saria.

Taldeak bigarren aldiz irabazi du Business Caseko Lehenengo Saria, 2013an ere erdietsi zuelako. Aurten, ordea, lehenengo postua irabazi du, Silverstoneko unibertsitate-norgehiagokaren 20 urteetan epaimahaiak eman duen gehieneko puntuazioa erdietsi duelako.

Formula Student Bizkaia ekimenari esker, unibertsitateko ikasleek goi-mailako lehiaketarako ibilgailuaren prototipoa merkatuko benetako baldintzetan diseinatzeko eta ekoizteko aukera dute. Aurten, Bilboko Ingeniaritza Eskolako berrogei ikaslek osatzen dute taldea. Erdiek Teknologia Industrialeko Gradua ikasten dute, eta gainerako 20ek, honako gradu hauek: Ingeniaritza Mekanikoa, Elektronika industrial eta Automatikoko Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektrikoa, Antolakuntza Industriala eta Telekomunikazioko Ingeniaritza; baita honako master hauek ere: Telekomunikazioak; Kontrol, Automatizazio eta Robotikako Ingeniaritza; eta Ingeniaritza Mekanikoa.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×