Bizkaia Talent

Albisteak

5 milioi euro produktuak hobetzeko eta merkatua zabaltzeko berrikuntzak egiteko

Innobideak-ek lau laguntza ildo ditu: estrategiarako, proiektuak ezartzeko, gaikuntzarako eta pertsonen parte-hartzerako. Berrikuntza ez-teknologikoa bultzatzen dute eta enpresa prestatzen dute, beste urrats bat emanez, SPRIren I+G-ko laguntzetara iristeko. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago 2015eko irailaren 30era arte.

 Eusko Jaurlaritzaren Innobideak Estrategiaren helburua da, besteak beste, euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzea, eta horretarako, laguntza ematen die merkatua zabaltzeko eta produktua dibertsifikatzeko erabil daitezkeen berrikuntza ez-teknologikoak martxan jartzeko.

Innobideak izenburupean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lau laguntza-ildo eskaintzen ditu SPRIren bitartez, denak ere enpresa-jardueraren hainbat alderdiri erantzuten dietenak eta hobetu egiten direnak berrikuntza-jarduerei esker.

Lehiabidek kanpoko profesionalekin lankidetzan ari diren euskal enpresei laguntzen die produktuak eta zerbitzuak dibertsifikatzeko aukera emango dieten alderdiak identifikatzen, bide horretatik premia berriak estaltzeko eta merkatu berrietan sartu ahal izateko.

Kudeabidek kontraste elementu bat ematen die euskal enpresei, batetik, berrikuntza gradua eta, bestetik, hobetzeko aukerak neurtzeko. Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek elkarrekin prestatu eta adostu duten eskuliburu honetan, metodologia bat eskaintzen zaie enpresei kudeaketaren diagnostiko propioa egiteko eta “Kudeaketa Aurreratuaren Gidarekin” beren burua neurtzeko. Kudeaketa Aurreratuko kontrastean hobetu beharreko alderdiak zehaztu ondoren, kanpoko profesionalen laguntzarekin jarraituko da prozesua.

Pertsonak. Innobideak Estrategiaren barruko hirugarren laguntza-ekintzak Pertsonak du izena. Langileek enpresaren kudeaketan, emaitzetan edota jabetzan parte hartzea sustatzen du, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.

Azkenik, Prestakuntza ekimenak prestakuntza-moduluak eskaintzen dizkie enpresetako profesionalei, Kudeaketa Aurreratuaren giltzarriak ezagutu eta inplementatu ditzaten.

Innobideak laguntzen onuradunen artean gerta daiteke enpresa batek dagoeneko identifikatuta izatea egokitzapenak edo produktu berriak, baina horiek garatzeko teknologia berriak aplikatu behar izatea. Une horretan, enpresak produktu berrientzako I+G ataleko laguntzak eska ditzake. Beste batzuetan, lan egiteko merkatu berriak identifikatu nahi izaten dituzte; kasu horietan, SPRIren beste laguntza batzuk ere jaso ditzakete. Merkatua geografikoa bada, SPRIren kanpo sarearen bitartez, eta segmentu berria bada, berriz, bestelako laguntza batzuen bidez. Innobideak ekimenak lehiakortasunerako atea irekitzen du berrikuntzaren bitartez.

Funtsean, Eusko Jaurlaritzako Innobideak estrategiak osatu egiten ditu SPRIk eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak berrikuntza ez-teknologikoko ekintzak sustatzeko zenbait arlotan —I+G, nazioartekotzea, inbertsioa, ekintzailetza…— ematen dituzten laguntzak, modu horretan ekonomia sustatzeko eskaintza-sorta oso eta integrala eratuz.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ia bost milioi euro jarri ditu euskal enpresen esku Innobideak Estrategiaren bitartez.

Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da 2015eko irailaren 30era arte, eta informazio gehiago eskura daiteke www.spri.eus web orrian edo 902702142 telefonoan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×