Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek nazioartean aitorturiko bere eredua azaldu zuen Innova Bilbao foroaren azken edizioan

2020/10/20

  • Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko elkarteak datuak denbora errealean, lan-merkatua eta trebetasunak kudeatzeko tresnen berri eman zuen hitzaldi batean

Zortzigarren urtez jarraian, EL CORREO egunkariak Innova Bilbao antolatu du, berrikuntza eta marketin digitalaren biltzarra eta enpresa-sormenerako foroa, Bilboko Guggenheim Museoan, aurrez aurre zein online jarraitzeko aukera emanda.

Biltzarra, bizi-bizia, joan den urriaren 16an eta 17an egin zen, eta agertokira, guztira, 25 lagun igo ziren, zein bere arloan aditua: marketina eta komunikazioa, zibersegurtasuna, osasuna, sormena, talentua…

Bizkaia Talentek lehen aldiz hartu zuen parte bertan, eta Ivan Jimenez zuzendari kudeatzaileak berrikuntzari dagokionez elkartea azken urteotan garatzen ari den lana azaldu zuen: tresna teknologiko berriak sortu eta ezarri, mundu osoan zehar bizi diren profesionalei begirako aurrez aurreko eta online dinamika berritzaileak antolatzeaz batera.

Elkartearen eredu berritzailea azaltzeaz gain, Jimenezek Bizkaia Talenten zenbait tresnaren berri eman zuen: Basque Talent Obserbatory, Euskadiko lan-merkatuko datuak denbora errealean monitorizatzea ahalbidetzen duena, Big Data analisiaren eta adimen artifizialaren bidez; Kids & Skills, zeharkako trebetasunak antzeman eta modu pertsonalizatuan neurtzen dituena Lehen Hezkuntzako ikasle bakoitzarentzat, bideo-joko formatuaren bitartez; eta Headhunting Support Centre, giza baliabideen arloko profesionalentzat, haien beharretara hoberen egokitzen den talentua lortzeko ez ezik, prozesuak nahiz baliabideak arintzeko eta profesionalei beren lan-ibilbidea garatzeko planetan laguntzeko ere.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×