Bizkaia Talent

Albisteak

“Aldaketarako berrikuntza, analisia eta egokitzapena” Profesionaltasunerako Programan

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatutako bizkaia:talent erakundeak gidatzen duen Bizkaiko Profesionaltasunerako Eskumenen Programaren barruan (Bilbao Metropoli-30 elkartearen koordinaziopean eta Euskadiko, Burgoseko eta Errioxako Kimikarien Elkargo Ofiziala; Euskal Ekonomisten Elkargoa; eta Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren, lankidetzarekin), “Aldaketarako berrikuntza, analisia eta egokitzapena” izenburua dueña, asteazkenean (otsailak 11) izan zen, 11:30etik 14:30era, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko 1.1 aretoan.

Aipatutako tailerrean, berrikuntzaren kontzeptua landu zen, ideia berriak arrakastaz sortu eta aplikatzeko gaitasun gisa ulertuta, balio erantsia gehitu ahal izateko lehendik ere existitzen diren produktu, zerbitzu edo prozesuei. Horrek eskatzen du merkatua, sektorea edo espezialitatea ondo ezagutzea, ikuspuntu globaletik, produktu edo zerbitzuen diseinua, kalitatea eta zerbitzua hobetu ahal izateko, edota teknologia berriak, prozesu berriak, kudeaketa-metodoak, antolaketak edo negozio-ereduak sortzeko. Era berean, berrikuntzaren bitartez, lehendik zeuden edo etorkizunean egongo diren arazoak konpontzen dira. Era berean, tailerrean, ekimenarekin, sormenarekin, analisiarekin, informazioaren bilaketarekin, pentsamendu globalarekin eta arazoen konponketarekin erlazionatutako eskumenak landu zan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×