Bizkaia Talent

Albisteak

bizkaia:talent-eko Profesionaltasunerako Eskumen programaren “Etika, osotasuna eta balioak” tailerra

2014/2015 ikasturterako aurreikusitako bosgarren gaitasun-tailerra “Etika, osotasuna eta balioak” egin zen, martxoaren 11n (asteazkena), 16:30etik 19:00etara, Deustuko Unibertsitateko (Bilboko Campusa) Deusto Business School-eko beheko solairuko 03 Ikasgelan.

Tailerraren helburua zenbait interpretazio filosofiko aztertzea da, gainerako pertsonekiko ahalik eta elkarrekintzarik onena izateko moduei buruz. Aldi berean, gauzak zalantzan jartzearen eta ikastearen garrantzia aztertuko da, erabakiak hartzeko dugun modua aukeratuz, eta bizitzako egoerei aurre egiteko ditugun moduak eta jarrerak hautatuz, geure burua pertsona gisa eraiki ahal izateko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatutako Bizkaia:talent erakundeak gidatzen du Bizkaiko Profesionaltasunerako Eskumenen Programa (Bilbao Metropoli-30 elkartearen koordinaziopean eta Euskadiko, Burgoseko eta Errioxako Kimikarien Elkargo Ofiziala; Euskal Ekonomisten Elkargoa; eta Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren, lankidetzarekin).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×