Bizkaia Talent

Albisteak

Bilbao Bizkaia Entrepreneurship Meetup 2015

Bizkaiak ekintzaileentzako nazioarteko ekitaldi bat hartuko du 2015eko urtarrilean, ADUNDIAK eta MIT-ek antolatuta, «Bilbao Bizkaia Entrepreneurship Meetup 2015» ekitaldiak negozio berrien sorreran adituak diren nazioarteko hainbat pertsona hartuko ditu.

 Aldundiak eta Massachusetts Institute of  Technology-k (MIT) ekintzaileei zuzendutako nazioarteko ekitaldi bat antolatuko dute 2015eko urtarrilean, Bilbao Bizkaia Entrepreneurship Meetup 2015 izenburuarekin. Ekitaldi hori elkarrekin diseinatu dute Ekonomia Sustatzeko Sailak eta MIT Global Startup Workshop taldeak, zeina espezializatua dagoen ekintzailetzaren sustapenean. Bada, negozio berrien sorreraren inguruko topaketa horrek berrehun pertsona baino gehiago batuko ditu Bizkaiko hiriburuan: parte-hartzaile nahiz entzuleak. Baina 2015eko urtarrilerako bidean hainbat jarduera eta ekimen jarriko dituzte martxan Aldundiak eta MIT GSW-k, eta horien guztien artean negoziorako ideien lehiaketa bat nabarmendu behar da.

Massachusettseko Teknologia Institutua (MIT edo Massachusetts Institute of Technology) unibertsitate pribatu bat da, Estatu Batuetan dagoena eta ezagutzaren hainbat arlotako trebakuntza eta ikerketan diharduena, ingeniaritzatik humanitateetaraino, gizarte-zientziak edo enpresen kudeaketa ahaztu gabe. Unibertsitatearen dibisioetako batek ekintzailetzaren sustapenean mundu osoan erreferentziakoa den MIT Global Startup Workshop antolatzen du urtero, eta Bilbon 2015eko urtarrilean egingo denaren moduko ekitaldietan ere laguntzen du.

MIT Global Startup Workshop helburu honekin sortu zuten: enpresen sorreran zerikusia duten sektoreen arteko zubiak eraikitzea, eztabaida piztu, ideiak sortu eta ekintzailetzako jardunbide egokienak konpartitzeko. Horrela, mundu osoan ekintzailetzako «ekosistema» sendoagoak eta produktiboagoak eraikitzen lagundu du talde horrek, bai eta ekintzaileentzako harreman-sare dinamiko eta askotarikoa ehuntzen ere.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×