Bizkaia Talent

Albisteak

Ikerbasquek nazioarteko deialdia jarri du abian doktoretza osteko ikertzaileei 15 kontratu eskaintzeko

Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak, deialdia jarri du abian doktoretza osteko ikertzaileei Euskadiko edozein ikerketa-instituziotan 15 kontratu eskaintzeko  (unibertsitateak, BERC – Basque Excellence Research Centres, CIC – Ikerketa Kooperatiborako Zentroak, instituzio biomedikoak eta korporazio teknologikoak, besteak beste).

Beka hauek ikertzaile gazteei eta etorkizun handiko ikertzaileei eskaini nahi diete ikertzaile nagusiaren lanpostua lortzeko eta ikerketa independentea garatzeko aukera.

Izangaiak 2006/1/1etik 2013/12/31ra doktoratutakoak izan beharko dira, eta aukeragarritasunerako epealdi hori inguruabar berezietan luzatu ahal izango da; amatasunean, esaterako.

5 urteko kontratua. Beketako lehenengo urteetan, ikerketa-talde anfitrioien ikerketako emaitzaren ondorioz, bekadunarekin garatutako lana areagotu beharko litzateke, eta bekadunak ikertzaile-burua izateko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatu beharko lituzke.

Derrigorrezkoa izango da instituzio/sail/talde anfitrioiko ikertzaile nagusiaren edo koordinatzaile zientifikoaren babes-gutuna aurkeztea.

Deialdi honek Europako Batzordeko 7. Esparru Programako baterako finantziazioa jaso du, eta, gutxienez, lanpostuen %75 esleituko zaizkie Marie Curie nazioarteko mugikortasunerako irizpideak betetzen dituzten izangaiei. Hori dela eta, eskabidea egin aurretiko hiru urteetan 12 hilabetetik gorako epean Espainian bizi, lan egin eta ikasi ez duten izangaiek parte hartu ahal izango dute bertan.

  • Euskadin lanpostu iraunkorra daukaten ikertzaileek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.
  • Izangaiak Ikerbasqueko ikerketa-irakasleentzako edo ikerketa-beketarako urteko deialdietako batera bakarrik aurkeztu ahal izango dira.
  • Deialdi honi eta ebaluazio-prozesuari buruzko xehetasun gehiago: deialdiko zehaztapenak.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×