Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek lurralde-talentuaren kudeaketaren alorreko Europako enpresa onenaren saria jaso du

2022/11/28

  • Dubaiko International Business Magazine argitalpenak bigarren urtez jarraian saritu du euskal elkartea.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako elkarteak Europa-mailako sari garrantzitsu bat eskuratu berri du, eta, horrela, bere jardun-esparruko erakunderik aitortuenetakoa bihurtu da. International Business Magazine saria da, 2022. urtean Bizkaia Talent talentuaren kudeaketaren alorreko Europako enpresa onena izendatu duena, bigarren urtez jarraian.

Dubaiko aldizkariak Bizkaiko lurraldean talentua garatzeko ekosistema egokia finkatzea xede duten hainbat programa eta zerbitzutan aktiboki parte hartzeagatik nabarmendu du Bizkaia Talenten lana.

Elkartearen zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezen esanetan, azkenaldian jasotako aitorpenak ez dira ustekabekoak. “Bizkaia nazioarteko talentu-gune bihurtzeko eta, horrela, goi-mailako prestakuntza duten pertsonak erakartzeko eta fidelizatzeko baldintzak ezartzeko aspalditik garatzen ari garen jarduera biziaren emaitza dira”.

International Business Magazine
International Business Magazine negozioei eskainitako aldizkaria da, egoitza Dubain (Arabiar Emirerri Batuak) duena, eta bere 50.000 harpidedunen baino gehiagoren artean inbertitzaileak, goi-zuzendaritzako langileak, arduradun politikoak eta gobernu-burokratak daude. Bere enpresa-ezagutzengatik eta merkatuari buruzko iritziengatik, sektoreko negozio-argitalpenik onenetakotzat jotzen da.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×