Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Ikerbasquek eta Bizkaia Talentek Londresko “Job Opportunities for International Researchers in Southern Europe” jardunaldian parte hartu dute

2019/05/09

  • Erresuma Batuko hiriburu aldean bizi diren goi-mailako prestakuntzadun 60 ikertzaile inguru izan ziren topaketan

Apirilaren 29an, Bizkaia Talentek, Ikerbasquek, ACCIÓk (Kataluniako Gobernua), FECYT (Espainiako Gobernua) eta Italiako enbaxadak beren mugikortasun eta talentua erakartzeko programak aurkeztu zituzten, “Job Opportunities for International Researchers in Southern Europe” jardunaldian. Ekimena aipatu eragile guztiek antolatu zuten, elkarlanean, eta Londresko University Collegen egin zen. Erresuma Batuan bizi diren 60 ikertzaile inguruk hartu zuten parte topaketan.

Ohiko ongietorria egin eta hitzaldia aurkeztu ondoren, erakundeen ordezkariek beren inguru geografikoko lan-aukeren berri eman zuten. Halaber, Zientziarako Euskal Fundazioa-Ikerbasqueren zuzendari Iñigo Atxutegik eta Bizkaia Talenten zuzendari gerente Ivan Jimenezek Euskadira talentua erakartzeko estrategiak azaldu zituzten. Jimenezek Be Basque estrategia azaldu zuen; izan ere, estrategia hori jarraitu beharreko eredutzat jotzen da, bai izaten ari den ibilbidearengatik bai berrikuntzaren aldeko etengabeko apustuarengatik. Era berean, egungo lan-merkatuaren joerak aipatu zituen, bai eta Euskadirako etorkizunera begirako aurreikuspenak ere.

Banakako aurkezpenak bukatutakoan, mahai-inguru bat antolatu zen zenbait ikertzaile-elkarterekin ―Espainiako SRUK/CERU, Italiako AISUK eta Portugaleko PARSUK―, nagusiki bi gairi buruz aritzeko: batetik, Brexitak Erresuma Batuko ikertzaileen nazioarteko komunitatean izan dezakeen eragina, eta, bestetik, nazioarteko mugikortasuna.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×