Bizkaia Talent

Albisteak

Gaurtik aurrera, bizkaia talentek euskal erakundeei eskainiko die euren lan-eskaintzak Britainia Handiko Jobs.ac.uk webgune ospetsuan argitaratzeko aukera

Bizkaia talentek lanean jarraitzen du, bere erabiltzaileei eta, oro har, bere datu-basean dauden erakundeei ahalik eta zerbitzu eta arreta onena eskaintzeko. Hori dela eta, gaurtik aurrera, bizkaia talenteko zerbitzuak jasotzen dituzten enpresa harpidedun guztiek euren iragarkiak eta informazioa erabat dohainik eta erraz-erraz argitaratu eta zabaldu ahal izango dituzte prestakuntzadun lanpostuen eskaintzen JOBS.AC.UK plataforman. Webgune horrek, hain zuzen ere, hainbat herrialdetako milioi bat eta erdi bisitaldi jasotzen ditu hilean.

“Une honetan, 300etik gora euskal erakundek hartu dute alta gure elkarteko datu-basean. Hori dela eta, haien esku jartzen dugun tresna eta baliabide digital berri hori erabili ahal izango dute aurrerantzean. Dena dela, norabide horretatik aurrera egiten jarraitu nahi dugu, harago iristeko eta ondo baino hobeto prestatutako profesionalen kalitatea eta balio erantsia ezaugarri bereizgarri dituzten zerbitzua zein arreta eskaintzeko”, adierazi du bizkaia talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek.

Bizkaia talentek Britainia Handiko webgunean garatu duen lurralde-profil profesionalaren barruan, honako hauxe dago ikusgai: leku nabarian agertzen diren lan-eskaintzak eta Euskadik bizimoduari zein lanari begira eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa.

“Talentuaren erakarpenaren arloan, zeresan handia eduki nahi dugu nazioartean. Horren ondorioz, bete-betean ari gara lanean, mundu-mailan lekuratzeko. Horretarako, lan-ibilbidea gure herrialdean garatzean zer indar eta abantaila lortu daitezkeen jakinarazten eta jakitera ematen ari gara”, esan du Jimenezek.

NAZIOARTEKO IBILBIDE OSPETSUA

Jobs.ac.uk ondo baino hobeto prestatutako profesionalei nazioarteko lan-eskaintzen berri ematen dien atari digital handienetakoa da. 1998ko urtarrilean, Warwickeko Unibertsitateak webgune hori jarri zuen abian. Urteak joan, urteak etorri, bilakatu egin da, eta profesionalak erakartzeko leku birtual handienetakoa da gaur egun. Izan ere, Erresuma Batuan, Europan eta, oro har, mundu zabalean talentua eta prestakuntza ezin hobea dituzten profesionalak erakartzen ditu.

“Erakunde eta enpresa guztiei eskatu nahi genieke euren lan-eskaintzak bidaltzeko. Horrela, ahalik eta gehien zabaldu eta profil profesional onenak erakarri ahal izango ditugu”, adierazi du, amaitzeko, zuzendari gerenteak.

 

Euskadiko profila eta argitaratutako lan-eskaintzak esteka honetan dituzu ikusgai:

http://www.jobs.ac.uk/enhanced/employer/basque-country/

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×