Bizkaia Talent

Albisteak

Mercedes Maroto-Valer katedradun euskal herritarrak CERUren “Merit Award” saria jaso du, beraren ikertzaile-lanagatik

  • Erresuma Batuko Zientzialari Espainiarren Elkarteak (CERU, gaztelaniazko siglak) irakasle eta ikertzailearen lan-ibilbide bikaina aitortu du, “Merit Award” saria emanda.

Merit Award saria urtero banatzen du Erresuma Batuko Zientzialari Espainiarren Elkarteak (CERU) aurrerapen zientifikoan paper nabarmena duen Erresuma Batuko ikertzaile espainiar lider baten lan-ibilbidea aitortzeko. Aurten, CERUko zuzendaritza-batzordeak Mercedes Maroto-Valer katedradun euskal herritarrari eman dio, Ikerketa eta Berrikuntza arloko errektoreorde elkartu eta Karbonozko Irtenbideen Ikerketa Zentroaren zuzendaria bera Edinburghko Heriot-Watt Unibertsitatean, beraren lan-ibilbide zientifiko zabal eta nazioartean ospetsuagatik. Era berean, CERUk zientziaren eta teknologiaren munduan emakumeek jarraitu beharreko eredutzat jo du.

Irakasle eta ikertzailea zoriontsu agertu da: “Harrotasun handia da sari hau jasotzea, nire ardurapeko talde osoak egindako ikerketa-lanaren ibilbidea aitortzen baitu. Gutxi gorabehera, 5.000 ikertzaile espainiar baino gehiago daude Erresuma Batuan, barne hartuta unibertsitateetan askotariko ikerketa-proiektuak zuzentzen eta bertan lanean ari diren 3.500 inguru; horien guztien artean hautatua izatea benetako ohorea da”.

Maroto-Valerrek Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) hasi zituen ingeniaritza kimiko ikasketak, eta doktoretza Strathclydeko Unibertsitatean (Eskozia) egin zuen. Zazpi urtez Estatu Batuetan aritu ostean, Nottinghameko Unibertsitatean hasi zen lanean, lehenengo irakasle eta gero katedradun. 2012tik, Edinburghko Heriot-Watt Unibertsitatean dihardu beharrean.

Etorkizuneko erronkak
Maroto-Valerrek Karbonozko Irtenbideen Ikerketa Zentroan zuzentzen duen taldearen erronka profesional garrantzitsuenetako bat da energia-trantsizioa mundu-mailan lortzea, garapen ekonomikoari kalterik eragin gabe. Erronka pertsonalei dagokienez, katedradunak nabarmendu du lan egingo duela “ingeniaritzaren esparruan eta, bereziki, ikerketarenean emakume gehiagok jardun dezaten”.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×