Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent Euskadiko hogeita hamar bat erakunderen ordezkari aritu da MIT European Career Fair azokan, Bostonen

  • Euskal erakundea hamaikagarren urtez jarraian izan da ekitaldian, non 100 lan-eskaintza inguru aurkeztuko dituen, goi-mailako prestakuntza duten profesionalak Euskadiko lan-merkatura erakartzeko asmoz

Aurten ere, Bizkaia Talent MIT European Career Fair (ECF) azokan izan da, Estatu Batuetan lanari eskainitakoen artean garrantzitsuenetakoan, MIT European Clubek Massachusettseko Teknologia Institutuan antolatuta. ECFk mundu osoko hainbat sektoretako enpresa eta erakunde ugari bildu ditu, bai eta Europara jauzi egiteko prest dauden 2.000 gazte inguru ere.

Azokako hautagaien artean denetik egon ohi da: profesional gazte eta prestatuak, ikasleak, graduatu eta doktoratu berriak, hala nola Bostoneko metropoli-barrutiko unibertsitate entzutetsu guztietako ikasle ohiak, alegia, MITekoak, Harvardekoak, Bostoneko Unibertsitatekoak, etab. Nagusiki, STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) diziplinekin loturiko alorretako prestakuntza dute, eta hautagaien % 25ek baino gehiagok bost urtetik gorako lan-eskarmentua.

Euskadiko 33 erakunde
Bizkaia Talentek goi-mailako prestakuntza eskatzen duten 100 lan-eskaintza inguru aurkeztu ditu, guztira 33 erakunderen izenean: Angulas Aguinaga, AURA Innovative Robotics, BATEA, BCAM, BCMaterials, Biocruces – Bizkaia Health Research Institute, Bizintek Innova, BLOOWATCH, BuntPlanet, Ceit – IK4, CIC Energigune, Comalatech, Cyber Surgery, Developair Technologies, Dimension, Ferruelo y Velasco, Generali Seguros, Graphenea, Hdiv Security, ieTeam Consultores, Kapsch TrafficCom, Limia y Martín, LKS Selection & Training Management, Polymat, Selektium, SENER, Tagenea, Tecnalia Research and Innovation, Ulma Handling Systems, Deustuko Unibertsitatea, Vaillant Group, Vicomtech eta We Bring Strategy Consultants.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×
Utilizamos cookies propias, de terceros y de análisis de los hábitos de navegación para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continúas navegando, aceptas la instalación de las mismas. Puedes configurar las cookies en tu navegador, aunque esto puede ocasionar dificultades de navegación en la web. Cómo configurar.