Bizkaia Talent

Albisteak

MONDRAGON Korporazioak MONDRAGON People lan-eskaintzen plataforma jarri du abian

  • Mondragon Korporazioak, Euskal Herriko enplegatzailerik handienak, talentua erakartzeko web-orria abiarazi du.

MONDRAGON Korporazioak bere enplegatzaile-erakargarritasuna azaltzea erabaki du. Hala, profesionalik onenak erakartze aldera, MONDRAGON People web-orria jarri du martxan. Plataforma horren bidez, bere kooperatibetan sortzen den enplegu guztiaren berri ematen du, baita harpidetzeko aukera eskaini ere, edozein albiste dela-eta, jakinaren gainean egon ahal izateko.

Web-orriak, dagoeneko, bere zenbait kooperatiben ahaleginak biltzen ditu. Aipatu kooperatibek, jada, talentua bereganatzeko baliatzen dute plataforma, zeinaren xedea den hazten jarraitzea talentu kooperatiboa erakartzeko ezinbesteko erreferente bihurtzeko.

Egitasmo horren bitartez, MONDRAGONek lan kooperatibo nahiz solidarioarekiko eta kalitatezko lanarekiko konpromisoa berritu ditu; izan ere, konpromiso horien eskutik munduko kooperatiba-talderik handiena izatera heldu da: 70.000 langile baino gehiago ditu mundu osoan, Espainiako estatuko 10 enpresa handienetako bat da eta Euskal Herriko enplegatzailerik nagusiena da.

Hiru ataleko egitura argia du web-orriak. Hasteko, enplegua eskaintzen duten kooperatiba bakoitzerako irispidea ematen du; beste atal batean, berriz, MONDRAGONen berezitasunak azaltzen ditu (enplegu-, prestakuntza- eta nazioartekotze-esparruei lotutakoak). Azkenik, lan-eskaintzetarako sarbidea ematen du, eta edonor harpide daiteke horiek egunean-egunean jarraitzeko.

Plataforma euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago, eta MONDRAGONen lanean diharduten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Bideo-pasarteetan, pertsona horiek esperientzia kooperatibo honen parte izatearen abantailak azaltzen dituzte.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×