Bizkaia Talent

Albisteak

Mondragon Unibertsitatea estatu mailako 5 unibertsitate onenen artean, U-Multirank-en arabera

  • U-Multirank mundu mailan dagoen unibertsitate ranking handiena eta zehatzena da

Mondragon Unibertsitatea (MU) bosgarren postuan dago estatuko unibertsitateen artean, U-Multirank nazioarteko unibertsitate ranking-ean aztertutako bost dimentsioetako 10 parametroetan bikain gisa kalifikatu ostean. Ranking horrek, ikerketa, irakaskuntza (irakaskuntza eta ikaskuntza), ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta inguruarekiko lotura aztertzen ditu.

Ranking-ak Mondragon Unibertsitatea Espainiako bost unibertsitate onenen artean kokatzen du, ezagutzaren transferentzian duen papera bereziki nabarmenduz. Ezagutzaren transferentziaren arloan, Mondragon Unibertsitateak hirugarren postua lortu du estatu mailan, eta bikain gisa kalifikatu dute atal hauetan: industria-bazkideekin egindako argitalpenen egilekidetzan, iturri pribatuetatik ikerketarako diru-sarrerak lortzeko gaitasunean, sortutako spin off-etan eta profesionalentzako prestakuntzatik lortutako diru-sarreretan.

Eskualde-garapenarekiko konpromisoaren eta ekarpenaren dimentsioan, nabarmentzekoak dira MUk lortutako eskualde-mailako finantzaketa iturrietatik datozen diru-sarreren bolumena, eskualdeko industria-enpresekin batera egindako argitalpenak eta eskualdean lan egiten duten graduko ikasleen ratioa.

Unibertsitateak bikain kalifikazioa lortu duen beste dimentsio bat, ikerketarena da. Hain zuzen, ikerketarako kanpo finantziazioa lortzeko duen ahalmenean.

Irakaskuntzari eta ikaskuntzari dagokionez, MUk oso kalifikazio ona du ia atal guztietan, eta masterretako graduazio-tasaren ratioan eta graduko egokitasun-tasan bereziki nabarmenduz.

Azkenik, nazioarteko orientazioaren dimentsioan, ikasleen mugikortasunari, bikain kalifikazioa eman diote.

U-Multirank
U-Multirank munduko unibertsitate ranking handiena eta zehatzena da. Unibertsitateen nazioarteko errendimendua alderatzeko tresna paregabea da: www.umultirank.org

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×
Utilizamos cookies propias, de terceros y de análisis de los hábitos de navegación para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continúas navegando, aceptas la instalación de las mismas. Puedes configurar las cookies en tu navegador, aunque esto puede ocasionar dificultades de navegación en la web. Cómo configurar.