Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Nazioarteko komunitateak Serantes mendirako txangoa egin du

2021/10/19

  • Goi-mailako prestakuntza duten nazioarteko hamabost profesional Serantes mendian ibili ziren pasieran, ingurune natural horretako bioaniztasuna eta gotorlekuak ezagutzeko.

Bizkaia Talenten Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren helburu nagusietako bat, lan-kontuengatik Bizkaira bizitzera etorri diren goi-mailako prestakuntzadun profesionalei, ikertzaileei eta haien senideei informazioa eta aholkua eskaintzeaz gain, pertsonen arteko harremanak eta harreman profesionalak sustatzea da, hobeto gizarteratzen laguntzeko.

Bada, joan den urriaren 16an, larunbatean, Bizkaia Talentek azken 20 hilabeteotako lehen jarduera soziokulturala egin zuen: Serantes mendira igo, Bizkaiko kostaldeko begiratokirik onenetakora, hain zuzen ere.

Eguraldi ona lagun, profesionalak eta beren senideak gailurrera igo, eta Bilbo Handiaren eta Kantauri itsasoaren ikuspegiez gozatu zuten, bai eta Serantes mendiak eskaintzen duen bioaniztasuna, Ermitauaren haitzuloa, gotorlekuak eta dorrea ezagutu ere. Horrez gain, Serantes Natur Eskola ingurumen-proiektuaren berri jaso zuten, tokiko naturarekin loturiko hezkuntza- eta kontserbazio-programarena, alegia.

Gotorlekuetara iritsi zirenean, Iñigo Urrutia ingurumenean adituak, aipatu proiektuaren koordinatzailea ere badenak, ekimena zergatik sortu zen azaldu zien: Santurtziko Serantes mendian habitatak sortzeko eta kontserbatzeko, eta ingurumen-hezkuntza zabaltzeko.

Jardueran parte hartu zuten profesionalak Hungaria, India, Iran, Italia edo Erresuma Batukoak dira, besteak beste, baita Espainiako Estatukoak ere, eta denek honako erakunde hauetakoren batean garatzen dute beren lan-jarduera: BCAM–Basque Center fo Applied Mathematics, CIC bioGUNE, Ikerbasque, EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Zabala Innovation Consulting.

Hurrengo jarduera: hiri-ginkana
Hurrengo jarduera datorren azaroaren 20an izango da, Bilbon: hiri-ginkana, Erdi Aroko Bilboko sekretu guztiak ezagutzeko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×