Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

120 lan-eskaintza eraman ditu Bizkaia Talentek Düsseldorfeko NatureJobs Career Expo azokara

2018/11/26

  • Euskal Herriko 35 erakundek izan zuten ordezkaritza zientziaren enplegu-azokan.

Bizkaia Talentek apustu garbia egiten du talentua erakartzeko orduan funtsezko herrialdeei Euskadiko gizarte- eta ekonomia-errealitatearen berri ematearen alde. Horregatik, Naturejobs Career Expon parte hartu zuen, berriro, kasu honetan Düsseldorfen, joan den azaroaren 16an. Zientziaren enplegu-azoka garrantzitsuenetakoa da, eta Euskadiko elkartea beste behin izan zen han goi-mailako prestakuntzadun profesionalak kontratatzeko beharra duten hemengo dozenaka erakunde eta enpresaren izenean.

Naturejobs Career Expok Europako Batasuna zientzia-arloan lan-ibilbidea garatzeko leku ezin egokiago gisa sustatzen du, industria-ikerketan, ikerketa-erakundeetan edota unibertsitateetan daudenei begira. Hala, ekitaldia erakunde publiko, pribatu, nazional zein nazioartekoetako aukera onenen topalekua da.

Euskadiko 35 entitate
Gure lurralderako estrategikoak diren alorretarako ikertzaile eta profesional kualifikatuak lortzeko helburuarekin, Bizkaia Talentek 120 lan-aukera aurkeztu zituen, Euskadiko 35 erakunderen izenean: Basque Center on Cognition Brain and Language, Aurki Selección y Formación S.L., Batea Consultores S.A., BCAM – Basque Center for Applied Mahtematics, CAF S.A., Ceit-IK4, CIC Energigune, Cikautxo S.Coop, Deneb Medical S.L., Dimension Marketing Directo S.A.U., Edai S.L., Edai Technical Unit AIE, Fagor Arrasate S.Coop., AZTI Fundazioa, CIDETEC Fundazioa, Tecnalia Research & Innovation Fundazioa, Gaiker-IK4, Health Engineering S.L., ieTeam Consultores, IK4 Research Alliance, Industria de Turbo Propulsores S.A.U., InGroup Consultoria, Grupo Kirol -Kirolbet & KirolSoft-, Matz-Erreka Koop. E., NEIKER – Nekazaritza Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Euskal Institutua, Noray Bioinformatics S.L., Nuevas Estrategias de Mantenimiento S.L., Ormazabal Electric S.L.U., Panda Security S.L., POLYMAT Fundazioa, Grupo RETAbet, Salto Systems S.L., Semantic Systems, Deustuko Unibertsitatea, Vicomtech.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×