Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek Naturejobs Career Exporen bederatzigarren edizioan parte hartuko du Londresen

Bost urtez jarraian, bizkaia:talent elkarteak Naturejobs Career Exporen bederatzigarren edizioan parte hartuko du. Londreseko Business Design Centren egingo da irailaren 18an, eta oso ondo prestatutako langileak kontratatzeko premiak dituzten Euskadiko erakundeetako ordezkari moduan joango da bertara.

Naturejobs Career Expo Erresuma Batuan enplegu zientifikoaren arloan egiten den azoka handiena da, eta honako esparru hauetako lizentziadunak, doktoregaiak eta doktoretza ostekoak dira hartzaileak: fisika, kimika, bizitzako zientziak, matematikak eta medikuntza; baita ikasketak aldatu nahi dituzten gazte unibertsitarioak ere. Europa zientziaren arloko lan-ibilbidea garatzeko leku moduan sustatzea du helburu, ikerkuntza industrialean, ikerketarako erakundeetan nahiz unibertsitatean. Ekitaldi hau, beraz, nazio-mailako eta nazioarteko erakunde publiko zein pribatu onenentzako aukera ezin hobeen topagunea izango da.

Lan-metodologia

Bizkaia:talent-ek bere erakustokia izango du bertan, eta, nazioarteko hitzordura joatean, gure lurralde historikorako arlo estrategikoetan oso ondo prestatutako profesionalak eta ikertzaileak aurkitzea eta erakartzea izango du helburu. Dena dela, Londres inguruan bizi diren euskal profesionalei emango die lehentasuna. Horrez gain, gure lurraldeak goi-prestakuntzako enpleguaren arloan eskaintzen dituen aukerak sustatzea eta jakitera ematea ere izango du xede.

Lankidetzarako aukera berriak

Londresen dagoela, 2015ko irailaren 18an, ostirala, bizkaia:talent-ek jardunaldia antolatuko du arratsaldean, lehenengo harremana ezartzeko eta bizkaia:talent-ek Londres inguruan bizi diren goi-prestakuntzako euskal profesionalei eskaintzen dizkien zenbait zerbitzu eta programa labur-labur aurkezteko.

2014ko edizioa

  1. urtean, zenbait euskal erakundetako ordezkaria izan zen bizkaia:talent: CIC energiGUNE, CIC bioGUNE, Fundazio Biofisikoa, Gestamp, Achucarro (Basque Center for Neuroscience), Bcam (Basque Center for Applied Mathematics) edo BC3 (Basque Center for Climate Change), besteak beste. Bertan, hain zuzen ere, arlo zientifiko eta teknologikoko goi-prestakuntzako profesionalak erakartzea zen helburua.

Haien prestakuntzaren arabera, Bizkaiko eta Euskadiko erakundeek honako profesional hauek bilatu zituzten, besteak beste: PhD in Chemistry, Physics, or related fields (Expertise in the design, optimization and assembly of battery and supercapacitor cells), PhD in Engineering, or related fields (Expertise in the design, optimization, construction and start-up of laboratory scale thermal energy storage facilities), A PhD in Solid-state chemistry, Materials Science, Chemistry, Physics, or related fields (Expertise in the design and synthesis of polymeric electrolytes), Ms Physics or Chemistry, (Electron microscopy and related spectroscopy techniques applied to electrochemistry for Batteries and Supercaps)…

Azokaren aurreko edizioan, zortzigarrenean, zenbait herrialdetako 50 erakusketarik parte hartu zuten: Alemania, Frantzia, Holanda, Eskandinavia, Suitza, Polonia, Erresuma Batua, Belgika, Italia, Qatar edo Singapur. Bestetik, 95 nazionalitatetako 1.200 lagun baino gehiago elkartu ziren bertan. Nabarmendu egin beharra dago parte-hartzaileen %45ek doktoretzako ikasketak dituztela eta, bertaratutakoen %77k gaur egun mundu akademikoan lan egiten duten arren, ikertzaileen erdiek ia-ia sektore industrialean garatu nahi dutela euren lan-ibilbidea.

Bizkaia:talent-ek aurreko edizioan ere eduki zuen bere erakustokia, eta, bertan, aurkeztutako 18 lanpostu hutsetan interesa zeukaten eta gure lurralde historikoan lan egin nahi zuten 250etik gora ikertzaileren kezkak eta eskaerak atenditu ziren.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×