Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek bere arrakastaren berri eman dio kanpoko komunitate nafarrari lehenengo NEXT topaketan

  • Erakundearen zuzendari gerente Ivan Jimenezek hitzaldi bat eskaini zuen, Bizkaia Talenten eredua ezagutarazteko eta goi-mailako prestakuntza duen emigratutako talentuaren kudeaketa azaltzeko

Joan den abenduaren 27an, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafar profesionalak bildu ziren Iruñean. Horiez gain, Nafarroako zenbait eragile ere elkartu ziren: enpresak, ikerketa-zentroak, klusterrak, unibertsitateak, gizarte-sarea eta herri administrazioak.

Bizkaia Talenten izenean, Ivan Jimenezek erakundearen eredua eta Be Basque Talent Network azaldu zituen. Halaber, zuzendari-kudeatzaileak nabarmendu zuen garrantzitsua dela talentuaren garapenari begirako ekosistema bat sustatzea. Horrez gain, erakundeak egiten dituen jardueren berri eman zuen, eta urtero egiten den Be Basque Talent Conference eta tresna digital batzuk ere -Basque Talent Map eta Basque Talent Observatory, esate baterako- eman zituen ezagutzera. Azkenik, egungo lan-merkatuko joerak aipatu zituen, eta, Basque Talent Observatory oinarri, etorkizunerako aurreikuspenak egin zituen.

Nafarroako Gobernuak antolatu zuen lehenengo NEXT topaketa, non 20 herrialdetatik etorritako 100 langile erbesteratu inguruk hartu zuten parte. Langile horiek zenbait ideia eta ekintza planteatu zituzten, Nafarroara borondatez itzultzeko proposamenetan aurrera egiteko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×