Bizkaia Talent

Albisteak

Zorionak eta Urte Berri On!

Amaitzear dagoen 2014. urte honetan, bizkaia:talent-en hainbat proiektu eta ekimen jarri ditugu abian, talentua Bizkaia-Euskadira erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko asmoz.

Jakin badakigu oso ondo prestatutako pertsonak izan behar ditugula geure gizartean eta, batez ere, euskal enpresetan.

Hori dela eta, datorren urtean lanean jarraituko dugu, eta nazioarteko ekimen berriak aurkeztuko ditugu; Euskal Talentuen Mapa, esate baterako. Laster, horri buruzko xehetasun gehiago eskainiko ditugu.

Lerro hauen bidez, eskerrik beroena eman nahi nizuke bizkaia:talent-en garatzen dugun lanaren inguruan erakutsitako interesagatik eta eskainitako laguntzagatik.

Bide batez, Zorionak eta Urte berri on opa nahi nizkizuke bizkaia:talent-en izenean. Bestetik, gogoan izan inolako zalantzarik edo galderarik baduzu gurekin harremanetan jarri besterik ez duzula.

Ivan Jimenez

Zuzendari Gerentea / Managing Director

bizkaia:talent

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×