Bizkaia Talent

Albisteak

Irisgarriagoa eta zerbitzu gehiagorekin, halakoxea da bizkaia talenten estranet berria

Teknologia berriek eta sareak eskaintzen dituen ezaugarriek inoiz baino azkarrago egiten dute aurrera eta bilakatu egiten dira. Hori dela eta, bizkaia talenteko taldeak egunero lan egiten du azken berritasunak eta tresna informatikoak eskaintzeko, bere webguneetan, bizkaiatalent.eus eta bebasquetalentnetwork.eus, mobiletarako aplikazioan eta estraneten. Gaur egun, hain zuzen ere, elkarteko datu-basean erregistratutako 85etik gora herrialdetako 8.000tik gora erabiltzaile sartzen dira bertan.

Hartara, gaurtik aurrera, laneko estraneteko kontrol-panelean sartzen diren erabiltzaile guztiek zenbait aldaketa ikusi ahal izango dituzte. Batzuk ez dira agerikoak, baina, haiei esker, erabiltzaileak arintasun handiagoa eta hobekuntzak igarriko ditu errendimenduan. Bestetik, erabiltzailearen profilaren diseinuan ere antzemango dituzte berritasunak.

Diseinu berri honen berritasunen artean, badago Lindekin sare sozialeko kontua bizkaia talenteko datu-basearekin lotzerik, profil profesionaletan azaldutako informazioa eguneratuta eta osatuta egon dadin. ”Bertan txertatu dugun animazioari esker, erabiltzaileek euren profilean osatutako ehunekoa ikusi ahal izango dute bertan sartzen duten informazioaren arabera”, adierazi du bizkaia talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek.

Prozesu horretan, honako hauxe hartuko da kontuan: curriculum vitaearen eransketa plataforman, lan-esperientzia, prestakuntza, hizkuntzak eta profil profesionala Be Basque Talent Mapen argitaratzeko baimena, beste erabiltzaile batzuek, erakundeek edo profesionalek, ikusi dezaten. Tresna horrek eskaintzen digun ikusizko mapan, SAREKO erabiltzaileen lan-kokapena ikusi ahal izango dugu herrialdearen eta hiriaren arabera. Horren bidez, gainera, zenbait irizpideren arabera ere segmentatu ahal izango dugu informazioa (esate baterako, lan-sektorea, bizilekua edo sorterria), harik eta bila gabiltzan profesional edo enpresa mota aurkitu arte.

Plataforman sartzeko, esteka honetan sakatu eta ondoren adierazitako urratsak eman besterik ez dago: https://extranet.bizkaiatalent.eus/access.php

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×