Bizkaia Talent

Albisteak

ORKESTRA, Be Basque Dual Career Centre Sareko kide berria

Be Basque Dual Career Centre Sareak banakako aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dizkie ondo baino hobeto prestatutako langileen bikotekideei, gure herrialdean guzti-guztiak behar bezala gizarteratu eta laneratu daitezen. Sarea, hain zuzen ere, hazi egin da berriro, erakunde laguntzaile gehiago sartu direlako bertan. Asteon, Deustuko Unibertsitateak bultzatutako Orkestra Lehiakortasunaren Euskal Institutuak sinatu du lankidetza-hitzarmena.

Horrela, Orkestrak, CRECER+ inbertsiogileen sarearen bidez, euren bizitza profesionala eta pertsonala garatzeko orduan gure herrialdea aukeratzen duten goi-prestakuntzadun profesionalen ezkontideak orientatzeko eta laneratzeko prozesuan parte hartuko du. Hain zuzen ere, ekintzailetzaren arloan lan egingo dute, profesionalen bikotekideei finantziazioa behar duten proiektu sustatzaileak garatzen laguntzeko eta startupetan egin ditzaketen beste ekarpen batzuk sustatzeko.

Europako zenbait azterketaren arabera, gero eta gehiago dira bikotekidearekin mugitzen diren goi-prestakuntzadun langileak. Mugikortasun geografiko horrek eragina dauka goi-prestakuntzadun nazioarteko profesionalaren eta bere bikotekidearen esparru pertsonalean. Hori dela eta, eragileek mugikortasun horren faktoreak eta ondorioak hartu behar dituzte kontuan, talentudun profesionalak erakartzeko orduan.

Bizkaia talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek baieztatu duenez, instituzio horiek oso erakargarriak izango dira, euren proiektuak bikainak direlako eta gizarteratzeko faktoreak eta bilakaera profesionalerako aukerak kontuan hartuko dituztelako elkarrekin bizitzeko proiektuaren garapenerako giltzarri moduan. Izan ere, gure herrialdean bertan izango du eragina, jakintzan, berrikuntzan eta sormenean oinarritutako ekonomia sustatzeko orduan.

Era berean, hitzarmen honen bidez, lankidetzarako eta garapenerako beste bide batzuk ere arakatuko dira, bizkaia talenten eta Orkestraren arteko harremanak sendotzeko.

“Euskal Institutua Be Basque Dual Career Centre Sarera atxiki berri bada ere, 2016. urteko azken hiruhilekoan goi-prestakuntzadun profesionala kontratatu zuen gure erakundeko zerbitzuen bitartez”, erantsi du Jimenezek.

HARVARDEKO UNIBERTSITATEAK ORKESTRAREN JARRAIPENA EGIN DU

ORKESTRAMichael Porterren zuzendaritzapean, Harvardeko Unibertsitateko Estrategia eta Lehiakortasun Institutuak Deustuko Unibertsitateko Orkestra Lehiakortasunaren Euskal Institutuaren aitorpen berezia egin berri du, lehenengo hamar urteetan izandako bilakaeragatik eta lortutako nazioarteko eraginagatik.

Hain zuzen ere, Orkestra bera lurraldearekin konprometitutako lankidetza publiko-pribaturako eremu moduan eratuta egotea Harvardeko Unibertsitateak Orkestra Kasua egitean gehien nabarmendutako faktoreetakoa izan da. Harvardeko kasuak erreferentea dira munduan, eta, Orkestrari buruzko azterketa-kasua egitean, ospe handia eman dio institutuari, eta nazioartean daukan posizioa sendotu da nabarmen.

Bestetik, Harvardek garatutako ikerketa-eredua ere nabarmendu du Orkestra Kasuan, nazioartean ez dagoelako beste erreferenterik ikerketa akademikoa, irakaskuntza eta lurraldeko eragileekiko elkarreragina uztartzeko orduan.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×