Euskadi zain duzu
Euskaldun batzuk historian zehar
Jon Rahm golfaren historia modernoko “amateur” onena da. Aurkezpen-txartel horren bidez, 22 urte zituela, Barrikan jaiotako euskal golf-jokalariak zirkuitu profesionalean egin zuen debuta 2016. urtean. Bere indar fisiko eta mentalari erreparatuta, badirudi kirol horretako Seve Ballesteros berria izango dela.
Rahmen ibilbide amateurra liluragarria izan da: bi aldiz irabazi du Unibertsitario Onenaren Ben Hogan Saria, Amateur Onenaren Jack Nicklaus Saria irabazi du, 50 astez amateurren munduko sailkapeneko liderra izan da eta errekor historikoa lortu duen munduko txapelduna da, erdietsi dituen hainbat eta hainbat lorpenetatik zenbait aipatzearren. Hala ere, ez da profesionala izan 2016ko ekainean Tiger Woodsen babespean egindako Quickens Loans txapelketara arte, eta hirugarren amaitu zuen bertan.