bizkaia:talent

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

José María Olazabal – Golf-jokalari lasaia

Email This Page

José María Olazábal Manterola 1966ko otsailaren 5ean jaio zen Hondarribian, eta euskal golf-jokalari ospetsua da. Jokalari amateurra zela, Britainia Handiko The Amateur Championship ospetsua irabazi zuen 1984an. Bere palmares profesionalean, bi “jaka berde” ditu, Augustako Masterreko garailea izan zelako 1994ko eta 1999ko edizioetan. Horrez gain, zazpi aldiz ere parte hartu du Ryder Cupean, eta, haietako lautan, Europako konbinatuarekin izan da irabazlea 1987ko, 1989ko, 1997ko eta 2006ko edizioetan. Bertan, gainera, Ryder txapelketaren historiako bikote arrakastatsuena osatu du Severiano Ballesterosekin.

2012an, Ryder Cupeko kapitain europarra izan zen, eta bere taldea garailea izan zen inoiz ez bezala aurrera egin ostean. Golf-jokalariak antzinako Ballesteros golfkideari eskaini zion garaipena, Europako taldearen inspiratzaile handia izan zen-eta.

Bere palmareseko merezimenduen eta lanbideko kideek dioten errespetuaren ondorioz, World Golf Hall of Fameko kidea da 2009. urteaz geroztik. 2013an, Kirolen Asturiasko Printzea Saria jaso zuen.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×