Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Juan Mari Arzak “Sukaldaritzako munduko ikonoa”

 

Juan María Arzak Arratibel (Donostia, Euskadi, 1942ko uztailaren 31) euskal sukaldaria da. Izan ere, munduko sukaldari handi eta sarituenetakoa da.

Arzaken sukaldaritzako tradizio familiarra luzea da benetan, gutxienez bere aitona-amonek taberna eta janari-etxea zituztelako. Era berean, Elena Arzak chefaren aita ere bada, eta, gaur egun, munduko emakume chef onena dela esan beharra dago.

1976an, Club de Gourmets aldizkariak antolatutako lehenengo lehiaketa gastronomikoan parte hartu zuen, eta Paul Bocuse bera zegoen bertan. Nouvelle cuisineren inspiraziopean, Euskal Sukaldaritza Berriaren mugimendua sortu zen, Juan María Arzak bertako ordezkari nagusia izan zen eta eragin erabakigarria eduki zuen mundu zabaleko sukaldaritzan, baita gaur egun munduko sukaldari onena den Ferran Adriárengan ere.

Juan Mari ohikoa da gastronomiako nazio-mailako zein nazioarteko era guztietako lehiaketetan; Madrid Fusiónen, esaterako6.

  1. urtean, 1 Formulako HRT taldearen elikaduraz arduratutako chefa izan zen, Bokado catering-taldearekin sortutako joint-venturearen bidez. Beraz, hori egin zuen nazioarteko lehen sukaldari ospetsua izan zen, harik eta denboraldiaren amaieran eskuderiak bere jarduera bertan behera utzi zuen arte.

Hiru Michelin izar lortu dituen lehenengo euskal jatetxea, Arzak, zuzentzen du, eta munduko onenetakoa da gastronomiako gidaliburu guztietan azaltzen den bezala. 2015. urtean, munduko 50 jatetxe onenen zerrenda egiten duen Restaurant aldizkari britainiar ospetsuan adierazitakoaren arabera, hiru Michelin izarreko jatetxea 17. postuan zegoen kokatuta.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×