Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Juan Sebastian Elcano “Munduari bira eman zion lehenengo itsasgizona”

Juan Sebastián Elcano (Getaria, Euskadi, 1476 – Ozeano Pazifikoa, 1526ko abuztuaren 4a) euskal itsasgizona zen, eta gizadiaren historiako Lurreko lehenengo bira egin zuen Magallanes-Elcano Espedizioan, Fernando de Magallanes hildakoan bere zuzendaritzapean geratu ondoren.

Magallanesen eta Elcanoren itsas espedizioa XVI. mendean garatu zen Francisco de Magallanesen agintepean, eta, Filipinetan hil ostean, Juan Sebastián Elcanok hartu zuen agintaritza. Espedizioa Espainiako Koroak finantzatu zuen, eta Lurreko lehenengo zirkumnabigazioa izan zen historian. Ibaian behera, Sevillatik irten zen Sanlúcar de Barramedarantz, zirkumnabigazioko abiapuntua zen-eta. Bertan, prestatzen hilabete eta hamar egun eman ondoren, azkenean 1519ko irailaren 20an itsasoratu zen. Espedizioa 1522ko irailaren 6an itzuli zen Sanlúcarreko portura, baina itsasontzi bat eta 18 biziraule baino ez zituen ekarri bueltan.

Juan Sebastián Elcanok, beste edozein euskal herritar bezala, lotune handia izan zuen itsasoarekin. Baliabide natural hori, hain zuzen ere, Euskadiko industria onenetakoa da, eta, aldi berean, gaur egun ere bertako itsasbazterreko udalerri askotan bizirik dirauten itsas tradizioa eta kultura garatu dira bertan.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×