Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Euskadi, Europako liderra gaitasun berritzailean

Ikerketa eta Garapenean (I+G) inbertsio publiko garrantzitsuak, goi-mailako ikasketadun biztanleria aktibo eta enpresa-sektoreko ikertzaileen portzentaje altuak eta banda zabaleko Interneterako sarbidea daukaten enpresa kopuru izugarri altuak berrikuntzarako gaitasun oso handia ematen diote Euskadiri, Suediak eta Finlandiak eurek baino are handiagoa.

Historikoki, Bizkaia eskualde ekintzailea izan da eta etorkizunera begira jardun duena. XIX. mendean eta XX. mende hasieran, erreferente bihurtu zen industria siderometalurgikoan eta ontzigintzan; XXI. mendean, berriz, berrikuntza teknologikoaren aldeko apustu indartsua egin du.

B

Euskadi (PV-Euskadi grafikoan) Suedia edo Finlandia bezalako herrialdeen mailan dago berrikuntzarako gaitasunari dagokionez, besteak beste, enpresa-sare sendoari esker, oinarri teknologikoko organizazio ugarirekin eta, bereziki, sektore pribatuan, berrikuntza sustatzera bideratutako programekin. Elementu horiek bere ingurunekoa baino hazkunde ekonomiko iraunkorragoko eredua mesedetu dute eta, horri esker, Euskadik hobeto aurre egin ahal izan dio egungo krisialdi ekonomikoari.

Ikerketa eta garapen teknologikoa

Enpresen sektore pribatuak daukan ikertzaile kopuru altuagatik ere nabarmentzen da Euskadi, %65,65eko balorearekin, berrikuntzarako gaitasun handiena daukaten europar herrialde eta eskualdeen antzerako maila; herrialde eta eskualde horiek %60 edo gehiagoko portzentajeak dauzkate, Euskadirako Altranen azpi-indizeak adierazten duenez. Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) 2012ko abenduan argitaratutako “Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa eta Garapen Teknologikoko (I+G) Jarduerei” buruzko estatistikan, zera adierazten da: Bizkaian, 2010. urtean, 8.210 pertsonak lan egiten zuela I+G arloan eta, horietatik %66,7 ikertzaileak zirela.

Banda zabaleko Interneterako sarbidea duten enpresen portzentajeari dagokionez, Euskadik %97ko balorea dauka Altran Indizean, Europar Batasuneko batez bestekoa baino altuagoa (%84).

Bizkaiko enpresen dinamismoa eta gaitasun berritzailearen beste oinarri bat organizazio sektorialak dira, Euskadirako Altranen 2012ko Eskualdeko azpi-indizean nabarmentzen den bezala; eta horiek osatzen dituzten konpainien arteko eta kanpoko beste batzuekiko lankidetza teknikoan eta komertzialean oinarritutako industria bat garatzeko helburuarekin sortutakoak dira.

Gaitasun berritzailea

Gaitasun Berritzailearen Altran Indizeak Europar Batasuneko (EB) herrialde eta eskualdeen gaitasun berritzailea eta “gaitasun hori hobetzeko bere aukerak” ebaluatzen ditu; Euskadiri buruzko bere azpi-indizean dio “aztertutako europar herrialdeen batez bestekoarekin alderatuta, gaitasun berritzaile oso altua” daukan autonomia erkidegoa dela, gehienezko puntuazioa (1,0) lortu duelarik, Suedia eta Finlandia bezalako herrialdeek bezala. Gainera, Europar Batasunaren batez besteko Indizea (0,47) bikoizten du Euskadik.

Euskadi liderra da Altran Indizearen eredua osatzen duten lau osagaietatik hirutan: goi-mailako ikasketadun biztanleria aktiboa, enpresa-sektoreko ikertzaileak, banda zabalera lotura duten konpainiak eta goi-mailako teknologia zerbitzuetako enplegua. Aipatutako osagaietatik lehenengoari dagokionez, goi-mailako ikasketak dauzkan biztanleria aktiboa Euskadin %44,1 da, Europar Batasuneko batez bestekoaren oso gainetik (%25,9). Bizkaian, lanean diharduten hamar pertsonatik lauk unibertsitateko ikasketak dauzka, Bizkaiko Lan-behatokiak egindako 2012ko laugarren hiruhilekoari dagokion azterlanetik ondorioztatzen denez. Gainera, txosten horren beraren arabera, hamar langiletik lauk lanpostu teknikoa edo profesionala dauka.

AltranEU

(Iturria: Altran: Berrikuntzaren Altran Azpi-indizea. Euskadi)

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×