Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Zentro teknologikoak, berrikuntzaren zerbitzura

Euskadik zentro teknologikoen sare garrantzitsua dauka, enpresei balioa emango dieten ezagutza eta irtenbide teknologikoak eskaintzera bideratutako ikerketak garatzen dituztenak.

Euskadik, 80ko hamarralditik, enpresen lehiakortasuna sustatzera bideratutako berrikuntzari laguntzeko politika aplikatu da, ekonomia moderno eta aberatsa finkatzeko helburuarekin. Etorkizuneko ikuspegi hori izan du euskal industriak ere eta azkeneko urteotan aniztu egin du ikerketa eta garapenera (I+G) bideratutako inbertsioa; baita, Eusko Jaurlaritzak ere, Barne Produktu Gordinaren %2,10 gai horretara bideratu duelarik.

Berrikuntza bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimen ugarien artean, nabarmentzekoa da 1997an Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea (ZTBES) sortu izana, euskal enpresa-sareari eskaintza teknologiko integral, sofistikatu eta espezializatua eskaintzeko gai den azpiegitura bat garatzeko helburuarekin.

ZTBES Sarea osatzen duten eragileetako bat Euskadiko Zentro Teknologikoak dira, berrikuntza prozesuak enpresa sektorean hedatzeko giltzarriak.

C

Euskal zentro teknologikoak, xeheka

AIC-Automotive Intelligence Center zentroak jakintza, teknologia eta garapen industriala biltzen ditu egitura bakarrean, merkatua oso kontuan hartuta. ACICAE-Euskadiko Automozioaren Klusterrak kudeatzen du AIC eta ondo prestatutako pertsonen diziplina arteko lana eta koordinazioa bilatzen ditu. 2006. urtean martxan jarri zenetik, honako helburuak planteatu ditu: sektorearen ezagutza mesedetzea, sektorearekin lotutako oinarrizko eta aplikatutako ikerketa areagotzea, maila profesional guztietan automozioaren prestakuntza bultzatzea, sektorean balio erantsi handiko enpresa-proiektu berrien sorkuntza endogenoa mesedetzea eta proiektu berritzaileak erakartzea.  Zentro aitzindaria da Europan eta Volkswagen edo Toyota bezalako munduko automobil ekoizle handienentzako erakarpen-gune gisa balio izaten ari da; Toyota maila oso altuko ikerketa-ekipoak instalatzen ari da gure lurraldean.

Tecnalia Research & Innovation  Espainiar Estatuko zentro teknologiko handiena da eta Europako bosgarrena. 2010. urtean sortu zen, zortzi zentro teknologiko elkartuta (Labein, Inasmet, Robotiker, Fatronik, Cidemco, ESI, Leia, Euve), Europa mailako operatzaile teknologiko garrantzitsua eraikitzeko helburuarekin. Izaera sektorialeko 16 negozio-unitate batzen dituzten bost dibisio dauzka. Nazioarte-mailako jarduera handia dauka, kanpoko herrialdeetan sinatutako I+G kontratuekin eta atzerriko ikertzaileekin. Euskal industriei nazioarte-mailan lagun egiteko zereginak ere garatzen ditu.

ik4

Sinergia, misio, helburu eta balore komunak batzeak IK4 Research Alliance bezalako elkarteak sortzea ekartzen du; era independentean kudeatzen diren, baina bioteknologia, mikro eta nano teknologia, ingurumena eta birziklapena, industria-kudeaketa eta-ekoizpena, mekatronika, materialak eta prozesuak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien proiektuak garatzeko lankidetzan jarduten duten zentro teknologikoen aliantza bat da.  Kolaborazio horretatik sortu da Estatuko bigarrena eta Europako seigarrena den zentro teknologiko bat.Ondorengo zentroek osatzen dute:

AZTERLAN. Metalurgia industrian eta metalmekanikan, ikerketa, garapen eta berrikuntzara bideratutako zentro teknologikoa da.  Bere 30 urteko ibilbidean, sektore industrial ezberdinetako 1.500 enpresa baino gehiagori eskaini dio laguntza teknologikoa: automozioa, sektore eolikoa, aeronautikoa, ontzigintzarena, tren-sektorea, etab.

CEIT (Azterketa eta Ikerketa Teknikoen Zentroa) 1982an sortu zen, Nafarroako Unibertsitatearen babesaren pean. Aplikatutako ikerketa proiektuak garatzen ditu, enpresen I+G departamenduekin egindako kontratu bidez eta haiekin lankidetzan. Sei arlotan egiten ditu ikerketak:materialak, aplikatutako mekanika, elektronika eta komunikazioak, ingurumen ingeniaritza, mikroelektronika eta mikrosistemak, eta ingeniaritza biomedikoa.  Horrez gain, sistema produktibora zuzendutako ikertzaile gazteak prestatzen ditu.

edif1
CIDETEC Fundazioa jakintza eta teknologia sortu eta eskualdatzen espezializatuta dago, materialen, gainazalen eta energiaren esparruetan.Fundazioaren misioa da, produktu eta prozesu berrien bitartez, berrikuntzarako eta lehiakortasunerako enpresen gaitasuna handitzea. Bere bi egoitzetan 125 profesionalek lan egiten dute; horien %40 doktoreak dira eta %90 goi-mailako tituludunak.

Gaiker Fundazioak bioteknologiaren, ingurumenaren eta birziklapenaren, eta plastikoaren eta konpositeen arloetan garatzen du bere ikerketa-lana, Ikerketa eta Garapenean. IK4 Research Alliance-eko kidea da eta zerbitzu teknologiko aurreratuak (aholkularitza teknologikoa, berrikuntza planak…) eta hedapen teknologikoko zerbitzuak ere eskaintzen ditu, analisiak eta entseguak burutzeaz gain.

edif2

Tekniker Fundazioaren misioa da industria-sarearen berrikuntzarako gaitasuna handitzen laguntzea, teknologia eta jakintzaren sorreraren eta aplikazioaren bitartez, lehiakortasuna hobetzeko. Tekniker-en proiektuak mekatronikaren, fabrikazioko teknologien eta mikroteknologien esparruetan kokatzen dira.

edif3

IDEKO, Koop. IDEKO-k bere ikerketen emaitzak merkatura transferitzen laguntzera orientatutako antolamendu-eredua dauka. Bere jarduerak dira aukerak identifikatzea eta aztertzea, produktuak, negozio-lerroak eta ekoizpen-prozesuak diseinatzea eta garatzea eta arazoak konpontzea, zerbitzu teknologikoak eskainiz, hala nola, aholkularitza teknikoa edo ekipamenduan oinarritutako zerbitzuak.

edif4

IKERLAN, Koop. Mug. 1974. urtean sortu zen eta produktu mekatroniko eta energetikoen berrikuntza eta garapen integrala lantzen ditu. Horrez gain, berrikuntza-jarduera garrantzitsua burutzen du diseinu- eta ekoizpen-prozesuetan ere. Enpresekin lankidetzan jarduten du produktu berrien garapen integralean, ideiaren ernamuinetik bertatik, produktuaren industrializaziora arte.  Mondragon Unibertsitateko bazkide laguntzailea da IKERLAN; baita IK4 Research Alliance-eko kidea ere.

Lortek lotura teknologietan espezializatutako izaera berritzaileko ikerketa zentroa da. Industriari lotura prozesu geroago eta eraginkorragoetarako teknologiak eta irtenbideak eskaintzea bilatzen du, horretarako, prozesuaren jatorritik amaierara arteko zerbitzu osoa eskainiz. Etengabeko prestakuntzako programazio zabala ere eskaintzen du.

Vicomtech (Ikus-elkarrekintza eta Komunikazio Teknologien Zentroa) ordenagailu bidezko grafiko interaktiboen eta teknologia multimedien arloan lan egiten duen ikerketa aplikatuko zentroa da.  Aplikaziorako sei arlotan zehazten diren Vicomtech-en ikerketa aplikaturako jarduerek sektore potentzial ugari hartzen dituzte.

Euskadiko zentro teknologiko ugariek eta prestigiodunek agerian uzten dute lurralde honek berrikuntzaren, ikerketaren eta enpresa-garapenaren alde egiten duen apustua.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×