Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Bilboko Athletic Taldea, kirol profesionaleko eredu bakarra eta munduko adibidea

Normalean, futbolarekiko izan dezakezun zaletasuna zure jaioterriko taldearekin lotzen da. Gero, denbora igaro ahala, norbera helduago egiten da eta klub handien jarraitzaile bihurtu, baina Bizkaian desberdina da. Gizarteak odolean darama Athletic Cluben izena. Gainera, klubak duen filosofia berezia dela-eta, soilik bertan joka dezakete harrobiko jokalariek nahiz euskal klubetan prestatutakoek, eta, horren ondorioz, lotura hori espainiar estatuko beste lekuetakoa baino askoz ere handiagoa da.

Modu horretan, Athletic Cluba futbol-kluba baino zerbait gehiago ere bada; hau da, instituzio batekiko leialtasun-sentimendua da, eta bizkaitar guztiak ez ezik, gainerako euskaldun zati handi bat ere instituzio horren partaide sentitzen da. Horrez gain, Estatuan soilik lau talde  daude kirol-arloko sozietate anonimo ez direnak, eta kluba horietako bat da; beraz, taldearen jabetza bazkideek dute.

Zuri-gorrien taldea (horiek dira taldearen koloreak) Estatuko futbol-klub historikoetariko bat da eta, Real Madrid eta FC Barcelona taldeekin batera, kategoria gorenetik behera inoiz jaitsi ez den bakarra. Ehun urtetik gorako historian, lehen mailako talderik zaharrena da eta Estatu osoko bigarrena. Klubak ligako 8 titulu eta Errege Kopako 24 eskuratu ditu; hori dela-eta, futbol-arloan gehien saritutako taldea dela esan daiteke. Halaber, final ugari jokatu ditu: azken biak Errege Kopakoa eta Europa Leaguekoa, 2011-2012 denboraldian.

Athleticek batez ere harrobiko kluba izatearen gaineko filosofia bultzatu du, eta, ondorioz, etxeko lehiaketan nahiz nazioartean historia egin duten jokalariak atera dira haren kirol-instalazioetan. Nork ez ditu gogoratzen, batetik, Pichichi, Estatuko lehiaketan gol gehien sartzen dituenari esaten zaion izena eta lehen golegile zuri-gorri handia edo Zarra, lehiaketaren historiako goleatzaile handiena izandakoa orain dela gutxi arte.


Zale ugari eta zaletasun leiala

Historia hori guztia ez zen historia izango taldeak partida guztietan izaten duen zaletasun leialik gabe, Estatuko nahiz kontinenteko lehiaketan. Partida bat dagoen bakoitzean, Bizkaiko denda gehienak bandera zuri-gorriez apaintzen dira, eta zaleak pilaka biltzen dira San Mames estadioaren inguruko kaleetan, partidari buruzko iritziak partekatzeko, taldearen ibilbideaz aritzeko, gozatzeko eta, batzuetan, “lehoien” (jokalari zuri-gorriak) jokoarekin sufritzeko; eta hori guztia giro erabat baketsuan eta eredugarrian.

Era berean, zale ugarik jarraitzen dute Bilbotik kanpo jokatzen dutenean, eta hirietan jende ugari biltzen da kluba finalaren batera iristen bada.

San Mamés Barria

Bizkaitarrak eta Athletic Cluba are gehiago batzen dituen beste alderdi bat ere bada; hain zuzen ere, San Mames estadioa, futbolaren “Katedrala” bezala ezagutzen dena. Bost izarreko estadio eraiki berria; asteburu bakoitzeko ia 53.000 lagun biltzen dira harmailetan, jokalariak animatzeko eta azken txistura bitarte zintzo babesteko. Gainera, aurkarien lana ere saritu izan ohi da, eta kanpoko jokalariek txalo artean zelaia uztea ez da harritzekoa. Horrek bizkaitarren izaera adeitsua eta zintzoa erakusten du, eta kluba kategoria baxuagoko jokalariengan hori txertatzen ahalegintzen da.

San Mames Barria

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×