Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Helicóptero de emergencia de Osakidetza

Euskal Osasun Sistema Publikoa, munduan erreferentea

Osasuna oinarrizko elementua da bizi-kalitatean eta lehentasunezkoa herritarrentzat. Horregatik, Osakidetza –Euskal Osasun-Zerbitzua– 1984an eratu zenetik bertatik, osasungintzan egindako inbertsioa gizarte-politikaren habeetako bat izan da, oro har, Euskadin eta, bereziki, Bizkaian.

Ez dugu ahaztu behar hiru euskal lurralde historikoetanosasungintza publikoaren urteko gastua biztanlekomunduan denik altuenetakoa dela.

Euskadi, gizarte- eta osasun-egoerari dagokionez, hiru osasun-eremutan banatuta dago, zeintzuek, bat datozen lurralde historiko bakoitzarekin. Horrela, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Osakidetza-ren bitartez lehenengo mailako arreta bermatuta dute antolamendu egokiari esker, zeina, arreta espezializatuarekin koordinatzen den.

Euskal Osasun-Zerbitzuak honako hauek barnebiltzen ditu:

– 7 osasun-eskualde, 131 lehen mailako arreta-unitate eta 320 lehen mailako arretarako osasun-zentro.

– 12 akutuen ospitale eta ospitale-arretari dagokionez iraupen ertaineko eta iraupen luzeko 4 ospitale.

-4 ospitale psikiatriko monografiko, akutuen ospitaletan integratutako psikiatriako 5 zerbitzu eta buruko osasuneko diziplina artatzeko ospitalez kanpoko buruko osasuneko 3 gune.

Halaber, Osakidetza arduratuko da larrialdiak koordinatzeaz eta larrialdi-egoeratan osasun-asistentzia eskaintzeaz.

Erakunde horretan integratzen dira Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroa eta Osatek, puntako teknologiadun irudiaren bidezko diagnostiko zerbitzuak kudeatzeaz, administratzeaz eta ustiatzeaz arduratzen den sozietate publikoa.

Osakidetza-ko zerbitzuen antolamenduaren mapa

Mapa servicios osakidetza

Iturria: Osakidetza

Osasungintza Bizkaian

Bizkaiko lurralde historikoa, Euskadin biztanleria gehien duena,osasun-baliabide gehien eskaintzen duena da, 3.619 ohe(zentro publikoetan nahiz pribatuetan) eta 12.350 profesionalek osaturiko osasun-langileria. Lurraldeak erreferentziazko hainbat zentro barnebiltzen ditu, goi-mailako prestakuntza duten langileekin, kalitate handiko osasun-zerbitzua eskaintzen dutenak.

Zentro horien artean, besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira:Galdakao-Usansolo OspitaleaBasurtoko Unibertsitate-Ospitalea eta Gurutzetako Unibertsitate-Ospitalea, Bizkaiko handiena eta Estatuko iparraldean erreferentea dena, Erredura Handien Unitatearekin eta Laguntza bidezko Ugalketako GUU (Giza Ugalketa Unitatearekin) Unitatearekin.

Osakidetza-kosarea San Eloy Ospitalearekin (Barakaldo), Santa Marina Ospitalearekin (Bilbo),  Gorliz Ospitalearekin(Gorliz) eta Bizkaiko Buruko Osasuneko Sarearekin osatzen da. Sare hori Bermeoko Ospitaleak, Zaldibarko Ospitaleak, Zamudioko Ospitaleak eta Bizkaiko Ospitalez Kanpoko Buruko Osasunak osatzen dute. Horiekin batera, eta osasun-arreta hurbilagoa jasotzeko, herritarrek lurralde historiko osoan barreiaturik eguneko ospitaleak, osasun-zentroak, kontsultategiak eta etengabeko arreta-guneak dituzte eskura.

Euskadiko Autonomia Erkidegoak osasun-zerbitzu onenak ditu posizio horretan zegoen Nafarroaren aurretik jarri ondoren. Gainera, herrialdeko per capita aurrekontu handiena ere badu: 1.548 euro, 2014an.

Datu horiek Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioak Autonomia Erkidegoetako osasun Zerbitzuei buruz egin duen Txostenean azaltzen dira. Bertan adierazitakoaren arabera, Nafarroa eta Aragoi Euskadiren atzetik daude, nahiz eta azken urtean berriro ere zerbitzuek “oro har txarrera egin duten” osasun publikoko murrizketengatik.

Txostenean esandakoaren arabera, Euskadik zerbitzu onenak eskaintzen ditu Nafarroaren aurretik, eta Aragoi zein Asturias daude ondoren.

 2014ko Per Kapitako aurrekontua

Osasun-zerbitzuak hala-holakoak dira Gaztela eta Leonen, Kantabrian, Galizian, Errioxan eta Andaluzian; eta oso txarrak, Madrilen, Murtzian, Balearretan, Gaztela-Mantxan nahiz Extremaduran.

Txarrenak, ordea, Kanarietan eta Valentzian daude, eta, azken sei urteotan, Katalunian bertan ere bai. Azken erkidego horrek lau postu egin ditu atzera, eta hamabosgarren postuan dago, 2009an bosgarren zegoen arren.

Era berean, osasun pribatuak zeresan handiagoa dauka eskualde batzuetan beste batzuetan baino, eta, arlo horretan, honako hauexek dira nagusi: Madril, Katalunia, Valentziako Erkidegoa eta Balearrak.

Txosten horretan, honako parametro hauek hartu dira kontuan erkidegoka: itxaron-zerrendak, per capita gastua, oheen zein profesionalen kopurua, ebakuntza-gelen kopurua, egindako zesareak, OTA probak, farmaziako gastua edo herritarren iritzia.

2014ko per capita osasun-aurrekontuari dagokionez, handiena Euskadikoa izan da (1.548,34 euro), Andaluziakoaren aldean (1.004,32 euro). Bestetik, lehen mailako atentzioan 1.000 biztanleko dauden medikuen kopuru handiena Nafarroan dago (2,34); eta txikiena, Andaluzian (1,54).

Herritarren iritzia ere azaltzen da txostenean, eta, erkidego batetik bestera, alde handiak daude osasunarekin gogobeteta dauden biztanleen ehunekoan, Nafarroan %7,18koa delako; eta, Kanarietan, %5,55ekoa.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×