Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Hizkuntza ez da muga Euskadin

Euskadin bi hizkuntza ofizial elkarbizi dira. Espainola edo gaztelania eta euskara (euskal hizkuntza), Europako hizkuntzarik zaharrera eta mundu osoko beste hizkuntzekin loturarik ez duena.

Gaztelania ez da hizkuntza konplexua. Nahiz eta oso hizkuntza aberatsa izan, hiztegi zabalaz hornitua eta deklinazioak genero maskulinoan eta femeninoan dituena; ez da batere zaila hizkuntza horretan komunikatzeko beharrezko etorria lortzea. Euskarari dagokionez, nahiz eta beldurra handiagoa izan, oraindik asko baitira oso hizkuntza zaila dela uste dutenak, bada garaia hori ez dela benetako oztopoa argitzeko. Hizkuntza horretan trebatzea beste edozein hizkuntzatan trebatzea bezain erraza edo zaila da eta erakunde publikoetatik erraztasun handiak ematen dira hizkuntza hori ikasteko edota perfekzionatzeko.

Bi hizkuntzak akademia pribatuetan edo hizkuntza-eskola ofizialetan, zeinak, zentro publikoak diren, ikas daitezke. Horietan, hutsetik has zintezke ikasten edota aurretik daukazun maila hobetu dezakezu. Eskola ofizialek, gainera, titulu ofizial bat eskuratzeko aukera eskaintzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoan, bederatzi hizkuntza-eskola ofizial daude. Horietan matrikulatzeko ordaindu beharreko tasak benetan arrazoizkoak dira eta urtero finkatzen dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburuaren aginduaren arabera.

Deustuko Unibertsitateko Gaztelaniako Nazioarteko Zentroan (CIDE), Gaztelania Atzerriko Hizkuntza gisa egiaztatzen duten diploma ofizialak (DELE) lor daitezke, Cervantes Institutuak ematen dituenak eta bakoitzak gaztelania hizkuntzan duen gaitasun- eta jakite-maila ziurtatzen dutenak.

Gaur egun, bi hizkuntzak erraz ikas daitezke Internet bidez. Etxetik eta bakoitzaren erritmoan eroso-eroso barnera daitezke. On line ikastaroak, autoikaskuntza, tresna didaktikoak, tutoretzak, telefono edo Skype bidezko elkarrizketak, bideoak, abestiak, testuak, youtube… Gaztelania ikasteko, besteak beste, lengalia orria, gaztelania on line ikasteko auladiez, videoele, Cervantes Institutuaren gaztelania linean edota lenguaviva-ren blogetik errazten zaizkigun beste edozein esteka bisitatu daiteke.

Euskara, bereizten gaituen hizkuntza

Euskaran zentratuz, mundu-mailan bereizten gaituen hizkuntza berau, euskara honako hauei esker ikas dezakegu:

mintzalagun.com, euskara ez dakien eta modu dibertigarrian ikasi nahi duen edonori zuzendutako plataforma.

ikasten net, doako metodoa, entretenigarria eta informala, hiru.com atariaren ekimenen baitan sartzen dena, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzaren Zuzendaritzari menpekotua.

Euskaltegia (Euskara ikasteko eskola) on-line, kaixo.com eta Habe atariek abian jarri dutena eta irakasle baten laguntza ere eskaintzen duena.

Boga multimedia ikaskuntza-sistemaren bitartez, euskaltegietako eta Euskal Etxeetako irakasleen tutoretzekin.

– Hainbat zentro homologaturen edo euskaltegiren orriak erabiliz, besteak beste Bai & By, Mondragon-Lingua, Santurtziko Udal Euskaltegia, Urumea Euskaltegia edo Euskadiko gainerako euskaltegiek, autoikaskuntza-zerbitzua eskaintzen baitute.

Material didaktikoari dagokionez, bideoak, testuak, audioak, aldizkariak, denbora-pasak, abestiak, txisteak, errezetak, ipuinak eta abar, Ikasbil euskarako ikasleentzako atarian aurki daitezke. Eta bisitari atzerritarrak gurera etorri aurretik euskara ikastera animatzen badira, euskarako ikastaroak egin ditzakete oso leku desberdinetan, esate baterako, Bartzelona, Madril, Malaga, Valentzia, Valladolid, Argentina, Belgika, Brasil, Txile, Italia, AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Puerto Rico, Uruguai, Venezuela eta abar; Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden zentroetako autoikaskuntza-zerbitzuen bitartez ezagutu dezakete edo Mintzanet erabili, Skype bidez munduko ikasle guztiak biltzen dituen eta beste edozein herrialdetako ikasleekin hitz egiteko eta esperientziak eta ezagutzak konpartitzeko aukera ematen duen tresna.

Izan ere, asko dira bere historiagatik, soinu-edertasunagatik eta desberdintasunagatik gure hizkuntzaz maitemindu diren atzerritarrak. Horregatik, hizkuntza maitatzen eta beren herrialdetik hitz egiten ikasi dute, esate baterako, Mariak, euskara arintasunez eta etorri onarekin hitz egiten duen gazte greziarra, edo Jose Miguel, euskaldun-berri kolonbiar autodidakta, bere herrialdetik inoiz irten gabe bere kabuz euskara primeran hitz egiten ikasi duena.

Bestalde, euskara in situ, klaseetara joanez eta esperientzia beste ikaskideekin konpartituz ikasi nahi bada, onena euskaltegira joatea da; mota guztietako ikastaroak eskaintzen dituzten zentroak dira eta ordutegiei, iraupenari, maiztasunari eta abarri dagokionez eskaintza zabala egiten dutenak. Ikastaro lektiboa egitea aukera daiteke, honek iraupen luzeagoa du, baina egunero ordu gutxiagoko sartuko dira; edo ikastaro trinkoa, egunero ordu kopuru handiagoa sartuko da, baina ikastaroa egun gutxiagokoa izango da; edota udako ikastaro bat, uztaila eta iraila bitartean ematen dena.

Euskaltegiak publikoak edo pribatuak izan daitezke. Publikoak, Udal Euskaltegiak, udalen menpe egongo dira, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko 44 udalerritan bana dago eta Euskadiko eskualde guztiak biltzen dituzte. Pribatuak erakunde partikularren menpe daude. Ezagunenetako batzuk honako hauek ditugu: AEK Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Euskal Lurralde Historikoetan, Nafarroan eta Iparraldean zentroak dituena; Udaberria eta Hegoalde Gasteizen eta Elkarlan Bilboko Gabriel Aresti, Bilbo Zaharra eta Juan Mateo Zabala euskaltegiak biltzen dituena.

Bilbon, euskeraz

HABE-Ikasbil atarian Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean dauden Euskaltegi (publikoak eta pribatuak), EuskalEtxe eta autoikaskuntzako zentro homologatu guztien zerrenda errazten digun bilatzaile bat dago.

 Bukatzeko, euskara modu trinkoan ikas daiteke, eguneko 24 ordutan giro euskaldun batez inguratuta; barnetegian, hain zuzen ere. Barnetegian, klaseetara joateaz gain, bertan bizi eta egiten da lo, egun osoan euskaraz hitz egiten dela. Barnetegietako batzuk honako hauek dira: Zornotzako barnetegia, Maizpide barnetegia, Foruko barnetegia, Bakaiku eta Euskal Girotze barnetegiak.

Aipatu ditugun erraztasunez gain, laguntza ekonomikoak ere lor daitezke euskara ikasteko, esate baterako, HABE erakundearenak eta Eusko Jaurlaritzaren eta udalen diru-laguntzak, besteak beste, Bilboko Udalarenak edo Barakaldokoarenak.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×