Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Osasun pribatua, Osakidetzaren sare publikoaren osagarri garrantzitsua

Euskadik goi mailako osasun publikoa dauka, alabaina,ospitale- eta klinika-sare pribatua ere erabilgarri du, osasun-arreta bikaina eskaintzen duena eta Osakidetza-k eskainitako zerbitzuen euskarri eraginkorra dena.

Biztanleriaren kasik %90 asebeteta edo guztiz asebeteta sentitzen da Euskadiko osasun-sistemarekin. Biztanleriaren %95ak, berriz, bere artapen-beharrak ondo estaltzen dituela deritzo,Euskal Autonomia Erkidegoko 2013ko Osasun-Inkestan (EAEOI) adierazten denaren arabera.

Gainera, euskaldunen hamarretik zortzik bere osasuna ontzat edo oso ontzat jotzen du; horrek azken hamarkadan %30eko gehikuntza adierazten du. Datu horiek herritarrek euskal osasun-ereduan duten konfiantza sendoa eta biztanleriari eskaintzen dion zerbitzuaren eraginkortasun handia berresten ditu.

Bestetik, Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) datuen arabera, Euskadin, Asistentzia Mediku-farmazeutiko Aseguru Libreko 38 erakunde daude, 380.000 pertsona baino gehiagori estaldura ematen dietenak, alegia, biztanleriaren %17ari. Aseguru pribatu bati atxikitako pertsona-kopurua pixkanaka-pixkanaka gehituz joan da 2010era arte eta 2011n egonkortu zen.

Oso ongi osasun pribatuari

Talde honek egiten duen ebaluazioa ere oso baikorra da: osasun pribatuan aseguratutakoen %80ak zerbitzuaren kalitatea oso ongitik gorako notarekin baloratzen duOsasun pribatuaren 2013ko azken barometroak ondorioztatzen duenaren arabera, Osasunaren Garapenerako eta Integraziorako Institutuak (IDIS) sustatua.

Azterketa horrek, ospitale pribatuen asistentziaren kalitatearen maila neurtzea xede duenak, gainera adierazten du aseguramendu duala (publikoa eta pribatua) duten pertsonen %89ak asistentzia pribatua gomendatuko luketela eta arintasuna azpimarratzen dute sistema horren abantaila nagusi gisa..

2013an argitaratutako IDIS txostenak Euskadin osasun pribatuan biztanleko gastuari dagokionez jasotako azken datuak eta berariazkoak ere jasotzen ditu, haiz zuzen, 648 eurokoa izan zen (2012ko zifren gain).

Bizkaiko erreferentziazko zentroak

Bizkaiko osasun pribatuko azpiegitura garrantzitsuenetako batzuk honako hauek dira: ehun urtetik gora dituen Sanatorio Bilbaínoerietxea, Virgen Blanca klinika eta IMQ Zorrozaurre Klinikamodernoa(hirurak Bilbon); Quiron Bizkaia Ospitalea (Erandion), Euskadin eremu pribatuko Jaioberrien Zainketa Intentsiboko lehenengo Unitatea duena; San Juan de Dios Ospitalea(Santurtzin) eta IVI Bilbao Klinika (Leioan), lagundutako ugalketara dedikatzen dena, besteak beste.

sanidad_privada2

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×