Euskadi zain duzu
Ezagut gaitzazu
- Finlandia, Islandia, Danimarka, Suitza eta Herbehereen atzean dago.
- Eusko biztanleen % 71k konfiantza du etorkizunean.
Eusko herritarrek zoriontasun-maila handia dute, eta beren bizitzarekin oso edo nahiko pozik daudela diote (hamar pertsonatik bederatzik), Nazio Batuen Erakundearen World Happiness Reporten oinarrituta Eusko Jaurlaritzak eginiko ikerketaren arabera. EAE 13. postuan dago munduko sailkapenean, Finlandia, Islandia, Danimarka, Suitza eta Herbehereen ostean.
Gainera, biztanleen % 71k konfiantza du etorkizunean. Horrela, eta egungo pertzepzioa etorkizuneko aurreikuspenekin konbinatuta, inkesta egindako pertsonen % 45ek uste du bere egoerak hobera egingo duela bost urteren buruan; % 29k uste du egungo mailan mantenduko dela, eta % 19k uste du bere egoerak okerrera egin dezakeela.
Azterlanak ondorioztatutakoaren arabera, norberaren ongizatea faktore pertsonalek azaltzen dute testuingurukoek baino gehiago, eta, neurri handi batean, osasunarekin, lan/diru erabilgarriarekin, familia/bikotekidearekin eta kontu emozionalekin lotuta daude.