Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Euskadin bizitzearen segurtasuna

Lurralde bat ez dute bere muga geografikoek, hiri eta herri karakteristikoek, eraikinek eta monumentu enblematikoek edo bere paisaiek soilik osatzen, baizik eta, baita bertan elkarrekin bizi diren herritar guztiek ere. Beraz, komunitate bat zaintzeko modurik onena bertako biztanle guztien segurtasunari lehentasuna ematea da.

Euskadiko Segurtasun-Indar eta -Kidegoak arduratzen dira herritarren integritate fisikoa zaintzeaz eta kriminalitateari aurre egiteaz beren jarduerekin; horren emaitza Europako eskualderik seguruenetako bat dugula da.

Herritarren segurtasunaz Euskal Polizia Autonomikoa arduratzen da, alegia, Ertzaintza, 1982an sortu zena, Udaltzaingo-kidego desberdinez gain. Arkauten (Araba) dagoen Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademian hezten dira.

Ertzaintza polizia hurbilaprofesionala eta bere zereginagatik aintzatetsia daAzken urteetan kaleetan presentzia handiagoa izan du, izan ere, Herritarren Segurtasun Unitatera efektiboak bideratu ahal izan dira, ibilgailu bidezko nahiz oinezko patruilak gehituz. Udaltzaingoaren lana ere azpimarratu behar da eta, baita, probintziako hiru hiriburutan polizia-zuzkidura handitzeko egindako ahalegina ere.

Azken batean, Euskadi toki segurua da, bakea eta bizikidetza sustatzen dituena, pertsonen ongizatea bilatzen duena eta gizartearekin konprometitutako polizia duena. Horren adibidez da Bilbo, planetako laugarren hiririk seguruena World’s Best Cities 2023-ren arabera. Ranking honek bizitzeko, lan egiteko, inbertitzeko eta bisitatzeko munduko 100 hiririk onenak biltzen ditu.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×