bizkaia:talent

Euskadi zain duzu

Nortasunak

Foruak, Euskadiren berezitasunaren arima

Email This Page

Euskal Foruak, Kontzertu Ekonomikoak bezala, Euskal Herriaren egitura juridikoaren sustrairik sakonena osatzen dute. Bereberezitasunaren adierazle nagusietakoa bat dira, ehunka urtekoerabileren eta ohituren bidez adierazten dena.

Jatorrian, zuzenbide publikoko eta zuzenbide pribatuko arau multzo bat izan zen, euskal Lurralde Historikoen administrazioa eraentzen zuena. Eta berezitasun bat zuten: egoera eta une desberdinetara egokitzeko gaitasuna, horrela, etengabe berrituz joanez.

Foruek auzotarren batzarrak zituzten euskarri eta, era berean,Batzar Nagusietan ordezkaritza zuten; Batzar Nagusiak lurralde bakoitzeko gobernu-organo gorenak ziren. Bizkaiaren kasuan,Batzar Nagusiak Gernikako Batzar Etxean ospatzen ziren,Milurteko haritza, Gernikako arbola ezaguna eta Bizkaiaren eta euskaldun guztien sinboloa, buru zutela.

Gernikako_Arbola_blancoynegro

Europako lehenengoetako sistema politiko demokratikoa

Jatorriz Erdi Aroa baino lehenagokoak izaki, Foruak Europako lehenengoetako sistema politiko demokratikotzat har daitezke, komunitateak bizitza politikoan zuen parte-hartzeanekez aldara baitzitekeen une horretan beste inorekin.

Bizkaiak –zeinari X. mendeko Alfontso III.aren Kroniketan erejada aipamena egiten zaion–, Gipuzkoak eta Arabak beren instituzio tradizionalei eutsi zieten Gaztelako Koroara atxiki ondoren ere, 1200. urtetik aurrera. Are gehiago, segidako Gaztelako errege-erreginek ere Gernikako Arbolaren azpian zin egin behar izan zutenBizkaiko Foruak errespetatu eta obedituko zituztela.

Bizkaiko Jauntxoaren edo Gaztelako Erregearen xedapenen batek Forua urratzen bazuen, Batzar Nagusiek “Pase Forala” deitua aplikatzen zuten, hau da, “obeditzen da baina ez da betetzen”. Horrela jasotzen zen 1452ko Bizkaiko Foru Zaharrean eta 1526ko Foru Berrian.

libro_Old Law of Bizkaia

The Old Law of Bizkaia (1452), Bizkaiko Furu Aldundiak argitaratu du.

Horrela, errege eta jaun desberdinek Foruak obeditzea zin egiten zuten,Euskal Lurralde Historikoei zona frankoaren eskubideak aitortuz, Gaztelako Koroari zergak ordaintzetik salbuetsitako zona, armen egikaritzatik ere aske geratzen ziren –beren lurraldea defendatzeko zenean izan ezik– eta beren barne-antolakuntza askea ere errespetatzen zitzaien.

Foruen garrantzia, ordea, lausotuz joan zen XIX. mendean zehar. Horrela, hainbat ezabatze partzialen eta berrezarkuntza moztuen ondoren, Euskadi berezitasun juridiko horiek galduz joan zen, zeinak, gero eta murritzagoak izan ziren karlistaldi bakoitzaren ondoren, suntsituta geratze arte.

1876ko uztailaren 21eko Lege batek Foruak indargabetuta geratzen zirela baieztatzen zuen eta horien zati bat zerga- eta administrazio-alorrean estatu liberal berriarekin hitzartutako “Kontratu” gisa birformulatuta geratu zen, hots, “Kontzertu Ekonomikoaren”figurapena.

60 urtez zain egon behar izan zen 1936ko urriaren 1ean Gorte Errepublikanoak Autonomia Estatutu bat onartu arte. Horri esker,lehenengo Eusko Jaurlaritza eratu zen, nahiz eta horren kudeaketa tropa frankistek okupatu gabeko zonara mugatu zen.

1978ko Espainiako Konstituzioak bere xedapen indargabetzailean honako hau adierazten du: “1839ko urriaren 25eko Legea, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziei eragiten dien heineanbehin betiko indargabetuta geratzen dela ulertzen da. Baldintza berdinetan, 1876ko uztailaren 21eko Legea ere, behin betiko indargabetuta geratzen dela ulertzen da. Horrela, Foruak berriro ere bizitu egin ziren, batez ere, 1979an, erreferendumean, EuskalAutonomia Estatutua (Gernikako Estatutua izenez ere ezagutzen dena ) onartu zenean; oinarrizko arau instituzionala da, besteak beste, Euskadiren eskuduntza esklusiboak jasotzen dituena.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×