Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadi inbertitzeko eta enpresen arteko loturak estutzeko lurralde erakargarri gisa eskaini da Alemanian

Tapia: «Autogobernua eta fiskalitatea, industriaren eta berrikuntzaren arloetako politikekin batera, gure lehiakortasun-faktoreak dira». Sailburuak euskal enpresa-sarea ahaltsua dela baieztatu du eta Europako hidden champion gisa aurkeztu du. Alemaniako ETEen elkarteak, BVMWk, euskal enpresekiko loturak estutzeko interesa daukala aitortu du.

BMWk Berlinen daukan bulego-egoitzan, gaur goizean, «Basque Country, hidden champion bat eta enpresa berritzaileentzako helmuga» jardunaldia egin da. Bertan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak Euskadi «enpresentzako ateak irekita» dituen lurralde gisa aurkeztu du.

BVMWk, Alemaniako Enpresa Txiki eta Ertainen Elkarteak, antolatu du jardunaldia, Sprik Munichen daukan bulegoaren laguntzaz, Euskadi lurralde industrial aurreratu gisa eta Alemaniako enpresentzako helmuga bikain gisa aurkezteko helburuarekin.

Tapiak berritzeko potentziala daukan, atzerriko inbertsioak jasotzeko prestatuta dagoen eta Alemaniako enpresak balio erantsi handiko produktuz eta zerbitzuz hornitzeko gai diren enpresa-sare bat barne hartzen duen herrialde bat eskaini du. «Euskadi eta bere enpresa-sarea Europarako hidden championa dira», adierazi du.

 

Euskadi, Europako hidden champion bat

 

Aitortu beharra dago Euskadiren eta Alemaniaren arteko harreman ekonomikoek jada ibilbide bat egin dutela, baina asko dago hobetzeko eta sakontzeko. Hainbat hamarkadaz, teknologia eta berrikuntza oso serio hartu ditugu, eta Alemaniarekin elkarlanean, 4.0 industria ezartzeko lanean ari gara.

Euskadi, bere autogobernu bereziaz eta enpresa-sarearen potentzialitate handiaz baliatuta, erabaki- eta ekoizpen-esparru lokal baten aldeko apustua eginez merkatu berrietan toki handiagoa lortu eta nazioarteko aliatu berriak izan nahi dituen hidden champion gisa aurkeztu da.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×