bizkaia:talent

Euskadik estatu espainoleko batez besteko soldata gordin handiena eta lanaldi laburrena bateratzen ditu Europako emankortasun-indize eta familia-errenta garbi handienetakoekin


2014an, euskal langileek estatu espainol osoko lanaldi laburrena eta ELGAko laburrenetakoa izan zuten.

2014an, Euskadiko batezbestekoa lan egindako 10.534 ordukoa izan zenez, estatu espainolean baino 155 ordu gutxiago lan egin da urtean. ELGAri dagokionez, Euskadi seigarren postuan dago Alemaniaren, Holandaren, Norvegiaren, Danimarkaren eta Frantziaren atzetik, baina Suitzaren, Suediaren edo Finlandiaren aurretik, lan egindako ordu-kopuru txikienari dagokionez. Herrialde horietan guztietan, munduko familia-uztarketarako politika aurreratuenak garatzen ari dira.

Hurrengo bi grafikoetan, 2014an ELGAn eta 2015eko lehenengo hiruhilekoan estatu espainolean lan egindako orduak azaltzen dira.

FIRST TRIMESTER 2015 HORAS DE TRABAJO POR AÑO

 

Datu on horiek ez dira 2015ean aldatu, euskal langileek batez besteko 389 ordu lan egin dituztelako urteko lehenengo hiruhilekoan. Beraz, estatuko benetako lanaldi laburrena daukan autonomia-erkidegoa da Euskadi, bertako batezbestekoa 402 ordukoa izan zelako, Randstad enpresak egindako txostenaren arabera.

Azterketa horretako kalkuluari begira, hiru aldagai hartu dira kontuan: hitzartutako urteko orduak, aparteko orduak eta lan egin ez diren orduak, oporrengatik, egun libreengatik, gaixotasun-bajengatik edo beste kontingentzia batzuengatik.

Batezbestekoa 402 ordukoa da, eta Madril, Errioxa zein Kantabria dira ordu gehien lan egiten duten erkidegoak, benetako lanaldia 407 ordutik gorakoa delako langileko. Euskadin, ordea, profesionalek benetako 389,10 ordu lan egin dituzte lehenengo hiruhilekoan. Hori dela eta, batezbestekoaren azpitik daude.

2008 urteaz geroztik, 17 autonomia-erkidegoetatik 16k behera egin dute urteko lehenengo hiru hilabeteetan haien langileek batez beste lan egindako orduetan. Beraz, Balearrak izan dira beste era bateko portaera izan duen bakarra, lanaldia %0,6 igo delako 2008ko 404,10 orduetatik 2015eko 406,50 orduetara.

 

Euskadi lehen postuan dago estatu espainolean eta hirugarrenean Europar Batasunean laneko emankortasunari begira

Euskadi lanaldi laburrena daukan autonomia-erkidegoa da estatu espainolean, baina langileko lan-emankortasun handiena daukana ere bai, eta bigarrenarekiko aldea handia da erabat. Euskadiko lan-emankortasuna Europako batezbestekoa baino %30,50 handiagoa denez, hirugarren postuan dago herrialde moduan, Luxenburgoren eta Irlandaren atzetik baino ez.

 

Labour productivity per person employed and country 2013

Iturria: EUROSTAT, INE

Azken gaurkotzea: EUROSTAT 2014 – INE 2012

 

Orain dela gutxi, Adeccok soldatei buruz egindako Urteko III. Monitorrari buruzkoak ere argitaratu dira, eta, bertan adierazitakoaren arabera, lau urtez jarraian murrizketak egon ondoren 2014an Espainiako soldatek %0,2ko erosketa-ahalmena irabazi zuten prezioen beherakadari esker. Hartara, soldata handieneko erkidegoaren (Euskadi, 1.969 euro) eta soldata txikieneko erkidegoaren (Extremadura, 1.353 euro) arteko arraila 600 eurotik gorakoa da.

 

SALARIO MEDIO POR COMUNIDAD AUTÓNOMA eng

 

Iturria: Adecco/Barceló & asociados, EIN eta Eurostat kontuan hartuta.

 

Datu horiek Europako herrialdeetako datuekin erkatzen direnean herrialde horietan langileen jarduerarekin lotutako zergak banatzean (zati bat enpresak ordaintzen du; eta bestea, langileak) aldeak sortzen direnez, erreferentzia ezin da izan soldata gordina, eskuragarri dagoen familia-errenta garbia baizik. Alde horretatik, egiaztatu egiten da Euskadi laugarren postuan dagoela familia-errenta garbiari dagokionez, 33.767 eurokoa da-eta. Europar Batasuneko kideak ez diren Suitza eta Norvegia kontuan hartu gabe, Euskadi sailkapeneko bigarren postuan dago EBren barruan, Luxenburgoren atzetik baino ez.

Hartara, Euskadiko familia-errenta garbia euroaren eremuko batezbestekoa (20.887 euro) baino %61 handiagoa da eta EBko 28 herrialdeetako batezbestekoaren (17.661 euro) bikoitza ia-ia.

 

INGRESOS MEDIOS EN EUROPA eng

*Herrialde guztiak.

**Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal, Erresuma Batua eta Suedia.

***Bulgaria, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Txekiar Errepublika, Errumania eta Polonia.

Iturria: Eurostat Getthe data

Email This Page
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×