Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Ikerbasquek behin-betiko 10 ikertzaile kontratatzeko nazioarteko deialdi berri bat jarri du abian

2021/05/24

  • Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 10ean bukatuko da.

Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak, nazioarteko deialdia jarri du abian behin-betiko 10 lanpostu eskainiz, epe luzerako lan-ibilbidea Euskadin garatu nahi duten ikertzaileak erakartzeko eta finkatzeko.

Deialdia ikertzaile-mota hauentzat dago zuzenduta:

  • Established Researchers: Research Associate gisa 8-12 urteko esperientzia duten ikertzaileak.
  • Senior Leading Researchers: Research Professor bezala esperientzia zabalagoa duten ikertzaileak.

Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Gainera, ikertzaileak ikerketa independenteak garatzea eta finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izatea espero da, baita ikerketa talde propioak eratzea ere.

Emakumezkoen hautagaitzak bereziki ongi etorriak izango dira.

Deialdiari buruzko informazio gehiago: Permanent Positions 2021

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×