Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek bere ingurumen-konpromisoa sendotu du, Urdaibaiko Biosfera Erreserban zuhaitzak landatuz

  • Euskal elkarteak zuhaitz autoktonoak landatu ditu bere karbono-aztarna konpentsatzeko eta, gainera, nazioarteko profesional eta ikasleen eta Euskadiren arteko harremana indartzeko.

Urtero bezala, Bizkaia Talentek Urdaibaiko Biosfera Erreserban, 1984tik Gizateriaren Ondare den eremuan, zuhaitz autoktonoak (urkiak, haritzak, gaztainondoak, elorriak, hurritzak…) landatzeko jardunaldia antolatu zuen, urtarrilaren 27an. Jarduerak, Lurgaia Fundazioarekin garatuak, ingurune horretan ingurumen-inpaktuei aurre egitea du helburu, baita biodibertsitatearen kontserbazioa eta natur ondarearen kudeaketa sustatzea ere.

Landaketa, Muxika herriko Undabaso basoan, Bizkaia Talentek 2022an eta 2023an sortutako CO2a konpentsatzeko egin zen, eta euskal elkarteko langileek, Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuko nazioarteko profesionalek eta Be Basque Ambassadors programako graduatu ondokoek parte hartu zuten. Aipatu beharra dago jardueraren helburuetako bat munduko hainbat lekutatik etorritako pertsona horien eta gure herrialdekoen arteko harremanak indartzea dela.

Lanean hasi aurretik, Lurgaia Fundazioko boluntarioek proiektuaren jatorriari eta xedeari buruzko xehetasunak azaldu zituzten, eta komunitateak beren ingurune naturala modu aktiboan kudeatzeko eta gure planeta babesteko ahalduntzearen garrantzia azpimarratu zuten.

Zuhaitzak landatu ondoren, parte-hartzaileek tokiko produktu ekologiko eta naturalak jan zituzten bazkaritan, horrela ekitaldiaren alderdi guztietan jardunbide jasangarriei eusteko konpromisoa sendotuta.

Lurgaia Fundazioa
Lurgaia Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta biodibertsitatearen kontserbazioa eta natur ondarearen kudeaketa bultzatzea du xede: espezieak, habitatak, horiekin lotutako prozesu ekologikoak eta paisaia. Egun, Fundazioak 240 hektarea baino gehiago kudeatzen ditu Urdaibain, baso bihurtzen ari direnak.

IKUS ARGAZKI GALERIA HEMEN

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×