Bizkaia Talent

Albisteak

Bzkaiko Foru Aldundiak bizkaia talenten eta I.M. Altuna Fundazioaren artean sustatutako Talent PRO Bizkaia programaren laugarren edizioko sariak banatu ditu

  • Programa hori bizkaia talent – Talentua Bizkaira erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko elkarteak sustatzen du I.M. Altuna Fundazioaren laguntzaz
  • Nazioarteko egonaldiaren ostean Bizkaiko ikasleek Bizkaia hobetzeko proiektuak egitea da programaren helburua
  • Azken edizio honetan, Eider Nuñezek eta María San Martínek egindako ekarpenak saritu dira, eta 2.000 euroko sari bana jaso dute

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak sariak eman dizkie TALENT PRO BIZKAIA Programaren laugarren edizioko irabazleei. Ekimena bizkaia talent – Talentua Bizkaira erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko elkarteak sustatzen du I.M. Altuna Fundazioaren laguntzaz (Ikaskuntza Aurreratuen Sustapenerako Ignacio Manuel de Altuna Fundazioa).

Honako hauexek parte hartu dute sariak banatzeko ekitaldian: Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatua, Imanol Pradales; I.M Altuna Fundazioko ordezkariak; eta bizkaia talenteko zuzendari gerentea, Ivan Jimenez.

Ekimenak, hain zuzen ere, talentua eta atzerriko unibertsitateetako egonaldietan ikasi eta bizi izandakoaren ondorioz sortu eta Bizkaian ezartzeko modukoak diren ideia berritzaileak saritzea dauka helburu. Azken batean, gure lurralde historikoaren etorkizuneko garapena hobetzeko besteko proposamenak eta ekimenak ezagutzea eta eskaintzea da proiektuaren xedea.

2015eko Talent Pro Bizkaia, aurreko edizioetan bezala, Bizkaiko unibertsitario guztientzako programa izan da, betiere, ikasturtean nazioarteko trukerako unibertsitate-programaren bat garatzen ari badira; Erasmus, esate baterako.

 Parte hartzeko oinarriak

Talent Pro Bizkaia Programako parte-hartzaileek nazioarteko unibertsitate-trukerako programa arautuaren testuinguruan (Erasmusen) bereganatutako ideiak, informazioak eta esperientziak eman behar izan dituzte jakitera, gure lurraldeak eta bertako instituzioek euren premietarako eta erronka estrategikoetarako dituzten erantzunak hobetzeko inspirazio-iturri moduan.

Ebaluaziorako irizpideak eta sariak

Altuna Fundazioko Patronatuak eta bizkaia talentek izendatutako epaimahaiak ikasleek egindako ekarpenak ebaluatu eta ekarpen onenak saritu ditu honako irizpide hauek kontuan hartuta, batez ere:

  • Lanen originaltasuna: jorratutako gaiak eta proposamenak berritzaileak izatea.
  • Proiektuaren garapen-maila eta bideragarritasuna.
  • Ekarpenen kalitatea, konplexutasuna eta informazio argia.
  • Proiektuen zehaztapena, Bizkaiko erronkei eta premiei erantzuna emateko.

Edizio honetan, Bizkaiko 36 ikaslek parte hartu dute, eta, epaimahaiaren ebaluazio-prozesuko fase guztiak gainditu ondoren, honako hauexek jaso dute saria:

  • MARIA SAN MARTÍN FRUTOS. EHU.
    • Hezkuntzako gradua
    • Nazioarteko egonaldia: Norvegia
    • Aurkeztutako proiektua: “Hezkuntza-praktika alternatiboen azterketa eta hedapena: Norvegiako esperientzia”
    • LABURPENA: proiektu honetan, Norvegiako Haur Hezkuntzako eskola batean egindako hezkuntza-praktikak aztertzea proposamen da, Norvegiako ikastetxean aztertutako metodologia aurreratua Bizkaiko eskola baten ezaugarrietara egokitzeko asmoz.

 

  • EIDER NUÑEZ VIADERO. EHU.
    • Biologiako lizentziatua. Biokimikako Masterra
    • Nazioarteko egonaldia: Finlandia
    • Aurkeztutako proiektua: “Basque biocenter”
    • LABURPENA: proiektu honetan, web plataforma sortzea proposatzen da, autonomia-erkidegoan kokatutako ikerketa biologikoko laborategiak harremanetan jarri daitezen. Horrela, elkarrekin lan egin ahal izango dute, edo, beste barik, zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte, Euskadiko ikerketa zientifikoa suspertzeko eta indartzeko. “Basque biocenter” sare hori Finlandiako “Biocenter Finland” sarean dago oinarrituta.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×