Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek 167 lan-eskaintza aurkeztu ditu Londresko Naturejobs Career Expo azokan

  • Euskadiko 34 erakunde aurkeztu zituen Britainia Handiko hiriburuko zientzia-azoka entzutetsuan.

Bizkaia Talentek Euskadira talentua erakartzea du lehentasun handienetakoa, eta, horretarako, munduko hainbat tokitara joaten da gure herrialdeko gizarte- eta ekonomia-errealitatearen berri ematera. Azken hitzordua Londresko Naturejobs Expo azoka izan da, joan den urriaren 4an, eta talentuaren kudeaketan espezializaturiko Bizkaiko elkartea ere han izan zen.

Naturejobs Career Expok Europako Batasuna zientzia-arloan lan-ibilbidea garatzeko leku ezin egokiago gisa sustatzen du, industria-ikerketan, ikerketa-erakundeetan edota unibertsitateetan daudenei begira. Hala, ekitaldia erakunde publiko, pribatu, nazional zein nazioartekoetako aukera onenen topalekua da.

Euskadiko 34 erakunderen eskaintza
Aurreko edizioetan bezala, Bizkaia Talent joan zen nazioarteko topaketara gure lurralde historikorako estrategikoak diren alorretako profesional eta ikertzaile kualifikatuak bilatzeko eta geurera biltzeko, bereziki erreparatuta Londres inguruan bizi diren euskal profesionalei. Aurten, Euskadiko 30 erakundetako 167 lan-eskaintza aurkeztu ditu Bizkaia Talentek. Hauexek izan ziren Londresen: Basque Center on Cognition Brain and Language, Aurki Selección y Formación S.L., Batea Consultores S.A., Between Technlology, BCAM – Basque Center for Applied Mahtematics, BCMaterials, CAF S.A., Campo y Ochandiano S.L, Ceit-IK4, CIC Energigune, Cikautxo Koop. E., Danobat Group Koop. E., Dimension Marketing Directo S.A.U., Etxe-Tar S.A., Fagor Arrasate Koop. E., Ferruelo y Velasco, AZTI Fundazioa, CIDETEC Fundazioa, Tecnalia Research & Innovation Fundazioa, ieTeam Consultores, IK4 Research Alliance, IK4-Ikerlan, InGroup Consultoria, Grupo Kirol -Kirolbet & KirolSoft-, Maier Koop. E., Matz-Erreka Koop. E., NEIKER – Nekazaritza Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Euskal Institutua, NEM Solutions, Ormazabal Electric S.L.U., POLYMAT Fundazioa, Grupo RETAbet, Salto Systems S.L., ULMA Packaging Koop. E., Deustuko Unibertsitatea, Vicomtech.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×