Bizkaia Talent

Albisteak

Forum XXI – Connectia Elkartea Aurkezteko Ekitaldia

Mahai-ingurua: “Bilboko industria-birmoldaketa: grisetik abangoardismo eta modernotasunera”

Deusto Business Alumnik bizkaia:talent-Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz antolatutako Elkartegintza Lehiaketaren esparruan sortu da proiektua, eta DBSko 15 ikaslek parte hartu dute bertan.

Azaroaren 3an, astelehena, 18:00etan Connectia Elkartea aurkezteko ekitaldia egingo da Faculty Cluben. Azken hamabost urteotan Bilboko industria-birmoldaketak ekarritako aldaketa sakona eta berrikuntza soziala izango da aukeratutako gaia: Bilbo grisetik gaur egungo Bilbo moderno eta abangoardistara, alegia.

Ekitaldian, arlo horretako aditu nagusiek parte hartuko dute; esate baterako, Ibon Areso, Bilboko alkatea; Ana Andueza, Deloitteko SP Aholkularitzako bazkidea; eta César Azcárate, San Mames berria egin duen IDOMeko arkitektoa. Guztiek Bilboko industria-birmoldaketa izango dute hizpide, baina zenbait ikuspegitatik.

Lehenengo eta behin, hizlariek euren hitzaldia eskainiko dute, eta, ostean, galderetarako txanda irekiko da bertaratutako guztientzat.

Unibertsitateko Elkartegintza Lehiaketaren lehenengo edizioko irabazleak Connectia Elkartea eta Lagunarte Elkartea izan dira. Fakultateak eskaintzen dituen beste hiru graduetako (ADE+PDD, ADE+ITI eta ADE+DER) 98 ikaslerekin lehiatu ziren hamaika taldetan banatuta, eta, bertan, 12 proposamen aurkeztu ziren, kudeaketa eta ekonomiarekin, lankidetzarekin eta kulturarekin lotutako elkarteak sortzeko.

Talde sortzaileak, eta Connectia Elkarteko gaur egungo Zuzendaritza Batzordeak, zenbait maila eta gradutako 15 ikasle ditu kide. Guzti-guztiak Deusto Business Schoolekoak direnez, fakultatea integratzen dute bere osotasunean.

CONNECTIA Elkarteak berrikuntza, ekintzailetza, lidergoa, etika, nazioarteko ezarpena eta gizartearekiko konpromisoa bultzatzen ditu, gurea bezalako munduan funtsezko balioak direlako etorkizun ona lantzeko orduan.

Proposatutako jarduerak:

  • Forum XXI: mahainguru-kafe hurbilak, gizarteko pertsona eragingarriekin hitz egiteko.
  • inno+: helburu bera duten jarduerak eta tailerrak: berrikuntza.
  • Netimpact: dBs marka munduan zabaltzea, ‘net impact’ nazioarteko ikasleen elkarteko kidetzaren bidez.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×